70. Donostiako Zinemaldiko Bestelako Jarduerak sailaren baitan, Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dituzte irailaren 22an. Saioa Trueba aretoan izango da, 19:00etan.
Urtero legez, Donostia Kulturako Larrotxene Kultur Etxeak Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean antolatuta, Larrotxene Bideon sortutako proiektuak ikusteko aukera egongo da festibalaren baitan. Bideoaldia programa elikatuz, bideo-eskolan egindako lanak bilduko dituzte aurten ere.
Saioa irailaren 22an egingo dute, Truerba zinemako bigarren aretoan, eta zazpi film labur proiektatuko dituzte:
- PLATAFORMA. Komedia. 11 Minutu. Zuzendaria: Josema Aguirre.
Andoni de Carlosek emandako Gidoigintza Hastapena ikastaroan sortutako film laburra.
Eskalatzaile ezagun baten emazteak istripua izan du eta gurpil-aulkia erabili beharrean da. Senarrarekin batera, atariko eskailerak gainditzeko plataformarekin ezbehar bat izango dute. Egoerak eldarniozko amaiera izango du.
- GAUERO. Drama. 8 Minutu. Zuzendaria: Iñigo Alkorta.
Andoni de Carlosek emandako Gidoigintza Hastapena ikastaroan sortutako film laburra.
Galderrek aplikazio mugikorrak erabiltzen ditu maitale berriak ezagutzeko. Zigorrekin elkartzeak dena aldatuko du. Edo agian ez da ezer aldatuko?
- MINUS 63 KG. Drama. 7.44 Minutuak. Zuzendaria: Deiane Moreno.
Michel Gaztanbidek emandako Gidoigintza Aurreratua ikastaroan sortutako film laburra.
Judo borroka honetan, Nekanek Joko Olinpikoetan parte hartzea izango du jokoan.
- POLITA. Zientzia Fikzioa. 8:58 Minutu. Zuzendaria: Eneko Muruzabal.
Michel Gaztanbidek emandako Gidoigintza Aurreratua ikastaroan sortutako film laburra.
Haragia kontsumitzea erabat debekatuta dagoen etorkizunean, sare klandestino batek elite batentzat lan egiten du behi txuletoiak ematen.
- KOADRO GORIARI HELDU. Drama. 9:57 Minutuak. Zuz.: Iulen Arana.
Pablo Malok emandako Zinema Zuzendaritza ikastaroan sortutako film laburra.
Hermina zahar-etxe batean bizi da, desagertutako semearen erretratuarekin obsesionatuta. Martin, laguntzaile berria, zer istorio ezkutatzen duen jakiten saiatuko da.
- JONE K. Esperimentala. 9 Minutu. Zuz. Juanmi Cuesta.
Koprodukzioa: Larrotxenen emandako ikastaroetatik kanpoko ekimenetatik sortutako proiektua.
Bi emakumek haur bat adoptatu nahi dutenean, errealitatea oso bestelakoa da ezkonduta dauden ala ez, gizon batekin edo beste emakume batekin.
KARGA. Drama. 16-37 Minutu. Zuz. Jose Antonio Cortés.
- Koprodukzioa: Larrotxenen emandako ikastaroetatik kanpoko ekimenetatik sortutako proiektua.
Benetako gertaeretan oinarrituta, La Cargak indarkeria homofoboaren historia bat eta horren ondorioak kontatzen ditu.