Donostia Zinemaldiaren baitan, hilaren 19tik 21ra, ospatuko da Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Topaketa. Niles Atallah, Anahí Berneri, Clarisa Navas, Ulises Porra, Beatriz Seigner, Helena Taberna eta Emiliano Torres egileek, besteak beste, aurkeztuko dituzte beren proiektu berriak.

Bajo el mismo sol, Ulises Porrarena; Inspección en la tierra / Inspection on Earth, Mariano Luquerena; La hija del general / The General’s Daughter, Rodrigo Ruiz Pattersonena; La muñeca de fuego / The Fire Doll, Niles Atallahrena; Leche Condensada / Condensed Milk, Anahí Bernerirena; Morir de pie / To Die on Your Feet, María Paz Gonzálezena; Lovers Go Home! (El lugar donde no estoy) / Lovers Go Home!, Juan Sebastián Mesarena; Madre Pájaro, Sofía Quirós Úbedarena; Nosotros / Us, Helena Tabernarena; Rona, Emiliano Torresena; Se queman de la misma forma / They Burn in the Same Way, Clarisa Navasena; Seis meses en el edificio rosa con azul / Six Months in the Pink and Blue Building, Bruno Santamaría Razorena; Todo el mundo, Agustina San Martínena; eta Voo do Flamingo / The Blue Flamingo, Beatriz Seignerrena; proiektu horiexek aurkeztuko dira Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan. Zortzi herrialdetatik etorriak, 194 lanetatik aukeratu dira. Aurtengo edizioa irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da San Telmo Museoan.

Hautaketan, ohi bezala, askotariko gaiak jorratzen dira: nork bere burua gainditzeko kontakizunak, amodio-istorio bereziak, familia-gatazken erretratuak eta fantasiazko eta genero fantastikoko filmak, Latinoamerikako zinemaren aniztasun handiaren erakusgarri gisa.

Agustina San Martín (Todo el Mundo) eta Sofía Quirós Úbeda (Madre Pájaro) zinemagileek lehendabizikoz hartuko dute parte Donostia Zinemaldian beren bigarren proiektuekin; Emiliano Torres, ordea, Rona –bere bigarren film luzea izango dena– defendatzeko itzuliko da Donostiara, 2016an Zinemaldiko Sail Ofizialean El invierno filmarekin lehiatu eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta Argazki Onenaren Saria irabazi ondoren.

Anahí Bernerik (Leche condensada) ere Sail Ofizialean hartu zuen parte bere garaian Encarnación (2012), Aire libre (2014) eta Alanis (2017; Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari) lanekin. Hala, Donostia Zinemaldia lagun izan du Bernerik bere karreran, beste hainbat zinemagilek bezalaxe. New Directors sailean, bestalde, parte hartu izan dute Niles Atallahk (La muñeca de fuegoLucíarekin (2010); Juan Sebastián Mesak (Lovers go Home! El lugar donde no estoyLa Royarekin (2021, Forotik WIP Latam sailetik etorria) eta Ulises Porrak (Bajo el mismo solTigre (2017) eta Carajita (2021) filmekin. Beste alde batetik, Mariano Luque (Inspección en la Tierra)Clarisa Navas (Se queman de la misma forma) eta Beatriz Seigner (Voo Do Flamingo) zinemagileek Horizontes Latinos sailean aurkeztu zituzten Salsipuedes (2012), Las mil y una (2020) eta Los silencios (2018) filmak, hurrenez hurren. Azkenik, Helena Taberna zuzendariak –aurreko lanak Zinemira eta Made in Spain sailetan (Yoyes, 2000 eta La buena nueva, 2009) erakutsi izan dituenak– Foroan aurkeztuko du aurten Nosotros euskal ekoizpena, Isaac Rosaren Final Feliz eleberriaren egokitzapena.

María Paz González (Morir de Pie), Rodrigo Ruiz Patterson (La hija del general) eta Bruno Santamaría Razo (Seis meses en el edificio rosa) zuzendariek –Donostia Zinemaldian lehendabizikoz parte hartuko dutenek– osatuko dute Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren hautaketa.

Topaketaren xehetasun gehiago, hemen.