Carlos Saurakbertan behera utzi du Donostia Zinemaldira egin behar zuen bisita. Las paredes hablan / The Walls Can Talk bere azken filma Zinemaldian aurkezteko asmoa zuen zinemagileak, baina ezin izango du bidaiatu azken orduan izandako eroriko baten ondorioz.

Bihar hilaren 21ean (asteazkena) RTVEk emanaldi berezi batean aurkeztuko du, Kursaal 2an, Las paredes hablan, Carlos Saurak artearen jatorriari eta horrek azken abangoardiako joerekin duen harremanari buruz sortu duen eta hain luzarotik espero zen film dokumental berria. Zinemagile aragoiar ospetsuaren ikuspegi pertsonal eta bereziaz, artearen eta hormaren baterako bilakaera eta horien arteko harremana erretratatzen du (hormak sorkuntza-mihise gisa): historiaurreko kobazuloetako lehen iraultza grafikoetatik abangoardia berrieneko hiri-adierazpenetaraino. Azken orduko eroriko baten eraginez, Saura ez da aurkezpen ekitaldian izango. Zorionez, istripuak ez du ondorio larririk izan.

Filma aurkezteko honako hauek etorriko dira Donostiara: dokumentalean parte hartzen duten Suso33 sortzaile urbanoa eta Cuco grafitigilea; Malvalandako María del Puy Alvarado ekoizle donostiarra; Vanessa Marimbert muntatzailea; José Morillas gidoilaria; Rita Noriega argazki-zuzendarikidea; Anna Saura ekoizle elkartua, eta Tamara Santos produkzio-burua. Halaber, Antonio Saura Latidoko salmenta-agentea eta Miguel Morales Wanda Visioneko banatzailea ere Donostian izango dira.