Iciar Bollainek zuzendutako filma errekonozitu zuen bart EZAE elkarteak, Donostia Zinemaldiaren baitan. 2021ean Hego Euskal Herrian ikusle gehien erakarri zituen lana izan dela nabarmendu dute.

EZAE Saria-Maixabel-zinea

Maixabel Lasak eta Koldo Zuazua ekoizleak VIII. EZAE Saria jaso zuten atzo, Donostian. Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filma 2021ean Hego Euskal Herrian ikusle gehien erakarri zituena izan zela nabarmendu dute saria ematearen arduradunek, eta euskal zinemari egindako ekarpena goratzeko asmoz, erabaki dute lana saritzea. Joxean Fernández Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak “filmaren balio zinematografikoa” azpimarratu dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioaren baitan egindako ekitaldian, baita “ikusleen harrera bikaina eta euskal gizartean izan duen eragina” ere.

Filma ikusi zuen lehenengo aldiaz mintzatu da Fernandez, eta sentitutako hunkidura azpimarratu du, ezinbestean Zinemaldian programatu behar zutela gogoratuz. Gainera, pozik agertu da jaialdian lortutako ospea lagungarria izan zitzaiolako zinema-aretoetara jende gehiago erakartzea lagunduz.

Atorrasagastik, bere aldetik, filmak erretratatzen dituen urteen gogortasuna izan du hizpide: “Asko hunkitu gintuen eta urte haien gogortasuna gogorarazi zigun. “Gizarte gisa nola hobetu irakatsi digu. Nabarmentzen dituen balioak, enpatia eta adiskidetzea kasu, inoiz baino beharrezkoagoak dira”.

Ibilbide oparoa

Isa Campo (Entre dos aguas, 2018) eta Iciar Bollain gidoilariek idatzia, Maixabel Lasaren (ETAk hildako Juan Maria Jauregui euskal politikariaren alarguna) istorioa kontatzen du MAIXABEL-ek. 2000. urtean, Maixabel Lasaren senarra, Juan María Jauregui hil zuen ETAk. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: bere senarra hil zuten gizonetako elkarrizketa bat izateko eskaera egin zion, Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra betetzen ari deneko kartzelan, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta atsekabea handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin zuen 16 urte zituenetik bere bikote izandakoa hil zuten pertsonekin hitzordua egitea. “Mundu guztiak merezi du beste aukera bat”, erantzun Bada, 2011n Langraizen bultzatutako topaketa zaharberritzaileen esparruan, bere senarraren hiltzaileekin kartzelan elkarrizketatu zen lehen biktimetako bat izan zen Lasa.

Arrakastaz betetako ibilbidea egina du dagoeneko. Forqué eta Feroz sarietan protagonista izan zen, nazioarteko zinema jaialdietan harrera ona izan du, eta Espainiako Zinemaren Akademiak hiru Goya sarirekin aitortu zuen iragan otsailean. New York-eko Lincoln Centerren proiektatu zuten irailaren 7an, NBEk antolatutako Terrorismoaren Biktimen Kongresu Globalaren lehen edizioan, eta orain, Kowalski Films eta FeelGood ekoiztetxeen arteko ekoizpenak azken urratsa du aurrez aurre: Europako Zinemaren Akademiak datorren abenduaren 10ean Reykjaviken (Islandia) ospatuko duten galan banatuko dituen sarietarako zerrenda argitaratu du, eta Bollaínek zuzendutako filmak bost hautagaitza lortu ditu: film onenarena, zuzendari onenarena, gidoi onenarena (Bollain eta isa Campo), gizonezko aktore onena (Luis Tosar) eta emakumezko aktore onenarena (Blanca Portillo).