Pantailak Euskaraz egitasmoak deitutako elkarretaratzeari erantzunez, Donostia Zinemaldian euskarak izango duen presentzia “gordin eta kezkagarria” salatu zuten atzo, hainbat herritarrek, Kursaal zubiaren aldamenean. Irekiera-gala hasi aurreko alfonbra gorria ospatu bitartean altxa zuten oihua.

Donostia Zinemaldiaren 70. edizioaren berehalako iritsieraren harira, kultur ekitaldi honetan euskarak duen presentziaren inguruko irakurketa partekatu dute ikus-entzunezkoen mundu zabalean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik dauden hainbat herri-ekimen eta eragilek. Kursaal eraikinaren parean finkatu zuten hitzordua, baina azken unean, tokiz aldatzera behartu ditu Ertzaintzak, eta izen bereko zubiaren aldamenean egin dute kontzentrazioa. 

Festibalak bere programazioan hartuko dituen 600 emanaldi inguruak banan-banan aztertu ondoren, azaleratutako datuak “gordin bezain kezkagarriak” direla ondorioztatu ostean erabaki dute elkarretaratzea deitzea. Zinemetan, zinema jaialdietan, telebistan zein plataformetan euskaldunok bizi dugun diskriminazioarekin amaitzea erakundeen ardura dela uste dute ekimenaren sustatzaileek eta, bide horretan urrats nabarmenagoak eman ditzaten eskatu diete administrazioei. 

Alex Aginagalde, Pantailak Euskaraz mugimenduko bozeramaileak, eta Izaskun Rekalde kideak hartu dute hitza: