Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren mende dagoen Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziak (AECID) izango du pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen Iberoamerikako lan onena errekonozitzeko eskumena.

Espainiako Lankidetza Saria-zinea

Donostia Zinemaldiko 70. edizioan ikusgai izango diren zazpi filmek Espainiako Lankidetza Saria eskuratzeko aukera izango dute. Sariaren helburuak Iberoamerikako ikus-entzunezko industriarekin batera lan egiteko konpromisoa indartzea, talentu berriak bultzatzea, zinematografiako proiektuen ekoizpena dinamizatzea, garapenerako lankidetza-balioak zabaltzea eta filmen merkaturatzea eta nazioartekotzea indartzea dira.

Sail ofizialean, New Directors atalean edota Horizonten Latinos-en parte hartuko duten filmak ikusi eta baloratzeaz Elena González González (AECIDeko Lankidetza eta Kultura Sustapenerako saileko nagusia), Miren Gutiérrez Almanzor (Deustuko Unibertsitateko ikerlaria) eta Miren Albistur (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko aholkularia) arduratuko dira, eta proiektu irabazlearen ekoizleak 10.000 euro jasoko ditu. Irailaren 24an Kursaalean egingo den itxiera-galan ezagutuko dugu epaimahaikideen ebazpena.

Espainiako Lankidetzaren VIII. Sarirako hautagaien zerrenda:

  • La Maternal (Pilar Palomero) – Sail ofiziala
  • Los reyes del mundo (Laura Mora) – Sail Ofiziala
  • La hija de todas las rabias (Laura Baumeister) – New Directors
  • Mi país imaginario (Patricio Guzman) – Horizontes Latinos
  • La jauría (Andrés Ramírez Pulido) – Horizontes Latinos
  • Ruido (Natalia Beristain) – Horizontes Latinos