La vida padre (Joaquin Mazon)

| Komedia | Sukalde kontuak |

Mikelek, chef gazte eta handinahiak, duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren ezusteko bisita jasoko du. Bere jatetxearen etorkizunerako une kritikoan, Mikelek Juan zoro eta axolagabearen ardura hartu beharko du bere gain, honek sukaldaritzari eta bizitzari buruz dituen sinesmen eta ezagutza guztiak hankaz gora jarriko dizkion bitartean.

Protagonisten artean ageri dira Karra Elejalde, Lander Otaola, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde euskal aktoreak.

 .

 .

The Invitation (Jessica M. Thompson)

| Beldurra | Thrillerra |

Ama hil eta ahaide ezagunik gabe geldituko denean, Eviek DNA test bat egin eta sekula haren berri izan ez duen lehengusu urrun batekin egingo du topo. Familia aurkitu berri horrek landa eremu ingelesean ospatuko den ezkontza gogaikarri batera gonbidatuko du orduan protagonista, eta bertan guztiz liluratuko duen anfitrioi aristokrata erakargarri batekin egingo du topo.  Baina gizonarekin harremana estutzen doan heinean,  biziraupen-amesgaizto batean murgilduz joango da…

“Egoki landutako erromantze gotikoa, susto gutxikoa, thrilerren jarraitzaile ez direnak generoaren sareetara hurbiltzeko balio dezakeena “Meagan Navarro: Bloody Disgusting

 .

.

La casa entre los cactus (Carlota Gonzalez-Adrio)

| Thrillerra |

Emiliok eta Rosak familia perfektua sortu dute. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Kanariar Uharteetako leku bakarti batean, lore izena duten (Lis, Iris, Melisa, Lila eta Dalia) bost alabenganako maitasunez beteriko etxe bat eraiki zuten. Bertan gotortu ziren bostak, beren herrialdea atzean utziz eta zibilizaziotik zein bizimodu arrunta egitetik aldenduta. Izan ere, mundu hori mehatxua da haientzat, eta familia oztopatuz gero, betirako zauritu lezake.

Aktore protagonisten artean daude Ariadna Gil, Daniel Grao eta Ricardo Gómez ezagunak.

.

.

Olga (Elie Grappe)

| Drama | Kirola |

15 urteko gimnasta ukrainar bat, Suitzan erbesteratua, herrialdeko Kirol Zentro Nazionalean toki bat ziurtatzeko lanean ari da. Herrialdean euromaidanen matxinada hasten denean, haren antsietatea areagotu egingo da bere familia gatazkan inplikatuago dagoen heinean.

.

.

Libélulas (Luc Knowles)

| Drama | Laguntasuna | Droga kontsumoa |

Lanik eta etorkizunik gabe, Alex eta Catak auzotik elkarrekin alde egitearekin amets egin dute bizitza osoan. Biek dakite batak bestea dutela, eta horrek egiten du jasangarri bizi duten errealitatea. Ihes egiteko asmoa duten bitartean, azkena balitz bezala gozatzen dute gau bakoitza.

2022| Malagako Jaialdia: Zonazine atala

.

.

Cadejo Blanco (Justin Lerner)

| Drama | Thrillerra |

Bere ahizparen desagerpenaren ondorioz, Sarita, Ciudad de Guatemalan bizi den neska, Puerto Barriosera joango da gazte gatazkatsuez osatutako banda batean infiltratzeko asmoz. Bere bizitza arriskuan jartzen duen bitartean, Sarita bere ahizparen mutil-lagun ohi arriskutsuarengana hurbilduz joango da eta, hala,  gero eta hurbilago egongo da ahizpari zer gertatu zitzaion jakitetik.

2022 | Malagako Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

Deserto Particular (Aly Muritiba)

| Drama |

Daniel polizia akademiako instruktorea da, barne-ikerketa baten ondorioz denbora batez zigortu egingo dutenean. Internet bidez ezagututako Sararen enkontruan joateko baliatuko du protagonistak lanetik aldenduta emango duen denbora hori.

2022|  Platino sariak: Gidoi onenaren sarirako hautagai

“Brasilen desioari eta maskulinotasunari buruz dituzten ideal kalifikatuei buruzko esku-hartze egokia” Manuel Betancourt: Variety

“Oso film orekatua, askatasun pertsonalaren kontzeptua zalantzan jartzen duena” Vittoria Scarpa: Cineuropa