Perlak sailak 17 film luze erakutsiko ditu aurten, eta horietako hamabost lehiatuko dira Udalak zazpigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak hiritarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez sariak ematen dituztenak. Zinemaldiaren amaiera-galan ezagutuko dugu epaia.

Perlak saileko obrek nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan kritikaren txaloak edo sariak jaso dituzte. Victoria Eugenia antzokian gauzatuko dira film horien emanaldiak eta filmaren lehenengo emanaldira bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte irabazlea. Izan ere, Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi aintzatespen hartzen ditu barnean: batetik, film onenaren saria, 50.000 euroz hornitua; eta bestetik, Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa. Sariaren bitartez, betiko hiriarekiko lortura indartuko dute bi filmen lotuta geratuko dira bi filmak.

Eneko Goia Donostiako alkateak gogoratu du aurten Zinemaldiak 70 urte bete dituela, eta hori, bere ustez, “urtez urte publikoaren saria jaso duelako izan da”.  “Beti esan dugu Donostia Zinemaldia dela munduko zinema-erakustaldi jendetsuenetarikoa, herrikoiena. Horri esker harrotasun eta poztasunez ospatzen dugu aurtengo urteurrena. Urte askorako Zinemaldia izango dugu orain arte bezala publikoaren babesa mantentzen duen bitartean”, adierazi du alkateak.

Iaz, Céline Sciammaren Petite Maman lanak eskuratu zuen film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria –Zinemaldian aurkeztu baino lehen, Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen–, eta Emmanuel Carrèrek irabazi zuen, berriz, Europako film onenaren saria, zehazki, Ouistreham / Between Two Worlds filmarekin–Cannesko Quinzaine des Réalisateurs atala ireki zuen lanari hasiera eman zion obra–.

Aldiz, ondorengoak dira aurtengo hautagaiak:

  • PETER VON KANT (François Ozon)
  • ARGENTINA, 1985 (Santiago Mitre)
  • AS BESTAS / THE BEASTS (Rodrigo Sorogoyen)
  • BARDO, FALSA CRÓNICA DE UNAS CUANTAS VERDADES (Alejandro G. Iñarritu)
  • BROKER (Hirokazu Koreeda)
  • CORSAGE (Marie Kreutzer)
  • DON’T WORRY DARLING (Olivia Wilde)
  • EN LOS MÁRGENES / ON THE FRINGE (Juan Diego Botto)
  • L’INNOCENT / THE INNOCENT (Louis Garrel)
  • LIVING (Oliver Hermanus)
  • M.N (Cristian Mungiu)
  • TORI ET LOKITA / TORI AND LOKITA (Jean-Pierre Dardenne)
  • TRIANGLE OF SADNESS (Ruben Östlund)
  • UN AÑO, UNA NOCHE (Isaki Lacuesta)
  • UN BEAU MATIN / ONE FIRE MORNING (Mia Hansen-Løve)

Doako sarrerak langabeentzat

Zinemaldiak eta Udalak Zinemaldirako 1.000 txartel banatuko dituzte premia ekonomiko handienak dituzten kolektiboen artean, Kursaalen eta Belodromoan filmak ikusteko aukera izan dezaten. Donostian erroldatutako 18 urte gorako langabeek eskatu ahalko dituzte tiketak, Arroka plazako Udal!nforen bulegoan edota 010 telefonora deituz, identifikazio-dokumentua, langabe-agiria eta inprimatutako sarbide-eskera erakutsiz betiere.