Luis Gasca zenaren irudia omentzeko helburuarekin sortu duten Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Donostiako Gros auzoko Okendo Kultur Etxean. Komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez borobilduko dute mostra.

Koldo Mitxelena Kulturunearen proiektu bat da, Donostia Kulturarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan egindakoa, Luis Gascaren ibilbide profesionalari eta bizi ibilbideari hilondoko omenaldia. Asier Mensurok eta Alvaro Ponsek komisariatu dute, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu eta ekoitzi du, Donostia Kulturarekin lankidetza eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Hain zuzen, Kulturunearen ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez, Donostia Zinemaldiko zuzendaria izandako komikigilearen ibilbidean jarriko du fokua erakusketak.

Bi zatitan antolatu dute: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena (originalak eta erreprodukzioak), eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen une paregabeen 100 argazki bilduko dituena. Argazkilari horiek Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz  komisario baten bilduma partikularrekoak ere, erakusketarako laga dituztenak. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu: Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak. Hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.

Mostra azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, eta Donostiako Gros auzoko Okendo Kultur Etxean bisitatu ahalko da. Horrez gain, agenda hedatua Koldo Mitxelena  Kulturunearen Areto Nagusian (ekitaldi aretoa) egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketaren bidez. Borja Crespok koordinatu ditu hitzorduak, eta irailean eta urrian zehar egingo dira, erakusketa berak sortzen duen testuingurua aberastu asmoz. Horretarako sorkuntzarekin zerikusia duten pertsona ospetsu presentziarekin.

  • Irailak 28 | Laura Pérez + David Rubín
  • Urriak 5 | Fermín Solís + Paul Urkijo
  • Urriak 27 | Stephan Levallois + Belén Atienza

Erakusketari eta agenda hedatuaren informazio guztia, bai eta argazki lanen eranskin bat ere, zeina online bakarrik eskuratu ahal izango baita, honako estekan egongo da eskuragarri: kmk.gipuzkoa.eus/luisgasca/