Ticket to Paradise (Ol Parker)

Komedia | Maitasuna

Helmuga Bali duen bidaia batean abiatzeko asmoak elkartuko du berriro jada dibortziatutako bikote bat. Zein da helburua? Zeharo maiteminduta dagoela aitortu dien alabak ez dezan eurek, 25 urte lehenago, egindako akats bera errepikatu.

Protagonisten artean, nazioartean aski ezagunak diren George Clooney, Julia Roberts, Kaitlyn Dever, Billie Lourd eta Lucas Bravo izango dituzue.

.

.

Jaula (Ignacio Tatay)

Beldurra | Thrillerra

Paula (Elena Anaya) eta bere senarra (Pablo Molinero) etxera bidean doaz, autoz, errepide ilun batetik. Bat-batean, bakarrik, errepidean barrena oinez doan neskatxa batekin egingo dute topo (Eva Tennear). Harekin eramango dute eta, bi aste geroago, inork erreklamatu ez duela jakingo dutenean, aldi baterako etxean hartzea erabakiko dute.

Anaya, Molinero eta Tennear protagonistekin batera, Carlos Santosek, Eva Llorachek, Eloy Azorínek eta Esther Acebok osatuko dute aktore taldea.

.

.

Les choses humaines (Yvan Attal) 

Drama | Abusuak

Fareltarrak bikote boteretsua dira: Jean frantziar aditua da, eta Claire emaztea, berriz, bere feminismo erradikalagatik ezaguna den idazlea. Elkarrekin seme eredugarri bat dute, Alexandre, Estatu Batuetako unibertsitate ospetsu batean ikasten duena. Parisera egindako bisita labur batean, Alexandrek Mila ezagutuko du, bere amaren bikote berriaren alaba, eta festa batera gonbidatuko du. Hurrengo egunean, Milak Alexandreren aurkako salaketa aurkeztuko du, bortxaketagatik.

2021 | Cesar sariak: Egokitutako gidoi onenaren sarirako hautagaitza

2021 | Veneziako jaialdia: Sail Ofiziala

.
.

Il buco (Michelangelo Frammartino)

Drama | 60ko hamarkada | Gertakari errealetan oinarritutakoa

1961eko abuztuan, Italiako iparraldeko espeleologoak Calabriako goi-ordoki batera iritsi ziren, non bazirudien denbora gelditu zela. Sarkinek munduko leizerik sakonenetako bat aurkitu zuten bertan, Bifurto leizea, lurralde birjina haren lekuko bakarra zen artzain zahar baten begiradapean.

2021 | Veneziako Jaialdia: Epaimahaiaren Sari Berezia

2021 | Sevillako Jaialdia: Sail Ofiziala