Gorabidean dauden autoreak babesten dituen jaialdia da ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia.  ZIFF – Zinebi First Film Lehiaketa (opera primako film luzeei eskainia) da bere atal nagusia. Bada, opera prima film luzeak bidaltzeko azken egunak dituzue aste honetakoak.

ZINEBI A Klaseko nazioarteko jaialdi bakarra da Estatuan, dokumental eta film laburren kategorian; FIAPFek 1974tik aintzatesten du eta Hollywoodeko Akademiaren Oscar sarietarako kalifikatzaile akreditazioa du. Halaber, Europako Zinema Akademiaren EFA sarietarako, Britainiar Akademiaren BAFTA sarietarako eta Espainiako Akademiaren Goya sarietarako kalifikatzaile gisa akreditatuta dago.

ZINEBI jaialdiak artista berriak babesteko nahi irmoa du. Film laburren nazioarteko lehiaketa (dokumentala, animazioa eta fikzioa) eta ZIFF- ZINEBI First Film nazioarteko lehiaketa (opera prima film luzeei eskainia) ditu ezaugarri nagusi. Ohorezko Mikeldi sariak ere banatzen ditu urtero, prestigio handiko zinemagileen ibilbide profesionala aitortzeko; eta Beautiful Docs nazioarteko sailean eta Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi sailean parte hartzen duten filmak hautatzen ditu. Bestalde, ZINEBI INDUSTRYrekin euskal ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatu nahi da, industriarekin eta hainbat eragilerekin sinergiak sortzeaz gaian.

Bada, ZIFF – ZINEBI FIRST FILM sailean parte hartzera gonbidatu dituzte beren lehenengo animazio zein fikziozko filma errodatu duten profesionalak ere eskatu dituzte. 2022an ekoiztutakoak izan beharko dira, 60 minututik gorakoak, eta Espainiako Estatuan estreinaldiak izan beharko direnak.

Izen-ematea, FestHome atariaren bidez egin beharko da irailaren 11ra bitartean.