El radioaficionado (Iker Elorrieta)
| Drama |
Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bidaiatzea erabakiko du. Misio bat bete nahi du, bi egunean itsaso zabalera heltzea. Bertan Ane aurkituko du, laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra. Hala ere, komunikatzeko dituen zailtasunak direla-eta, Nikorentzat ez da erraza izango. Izan ere, mundu guztiak ez du maiztasun bera sintonizatzen.
Kutsu soziala duen lana da Elorrietarena, modu soil eta minimalistan Espainiako lurraldean 400.000 pertsona baino gehiagok jasaten duten gaixotasun neurobiologiakoa jo puntuan jarriko duena: 2016an ezagutu zuten elkar zinegileak eta filmeko protagonistak (Falco Cabo), eta urtebete beranduago ekin zioten filmaketari.
Lana Pantoma Films eta Nanu Films-ek ekoitzi dute, eta Aitor Etxebarria konpositoreak sortu du soinu banda. Falco Caboz gain, Usue Álvarez, Jaime Adalid, Peio Arnáez eta Arantza Galíndez dira aktoreak.
2021| Donostia Zinemaldia: Zinemira
.
.
Dragon Ball Super: Super Hero (Tetsurô Kodama)
| Animazioa | Ekintza | Fantasia |
Gizabanako batzuek behinola Son Gokuk suntsitu zuen Patruila-Gorriaren ondarearekin jarraitzea erabaki eta behin betiko androideak sortuko dituzte: gamma 1 eta Gamma 2. Bi androide hauek beren burua “superheroi” izendatuko dute eta Piccolo eta Gohan erasotuko dute. Hurbileko arrisku horren aurrean, esnatzeko garaia helduko zaio superheroiari.
.
.
42 segundos (Àlex Murrull, Dani de la Orden)
Drama | Gertakari errealetan oinarritutako filma, Olinpiadak
Bartzelonako 92ko olinpiadetarako hilabete gutxi falta direnean, Espainiako waterpolo selekzioak ez dun lorpen handirik eskuratzeko esperantzarik. Ekipoa ez dago prest eta efektu-kolpe bat behar dute etxean jokatzen barregarri geratu nahi ez badute. Pizgarri hori entrenatzaile berri gisa iritsiko da taldera, profesional gogorra denaren ospe txarrarekin eta lan-teknika zalantzagarriekin.
Álvaro Cervantes eta Jaime Lorente aktoreak jarriko dira Manel Estiarte eta Pedro Garcia Aguado kirolari profesional eta ezagunen azaletan.
.
.
Three Thousand Years of Longing (George Miller)
| Drama | Fantasia |
Alithea Binnie (Tilda Swinton) literaturako doktorea pozik dago bere bizitzarekin, baina eszeptizismoz egiten dio aurre munduari. Bat-batean, jeinu batekin topo egiten du (Idris Elba), bere askatasunaren truke hiru desio ematea eskaintzen diona. Hasiera batean, Alitheak uko egiten dio eskaintza onartzeari, badakielako desioak emateari buruzko ipuin guztiak gaizki amaitzen direla.
2022 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Pacifiction (Albert Serra)
| Drama |
Polinesia Frantseseko Tahiti uhartean, Errepublikako Goi Komisarioa, De Roller, Frantziako Estatuaren ordezkaria, portaera aparteko gizon hotz eta etekinzalea da. Bai harrera ofizialetan, bai legez kanpoko establezimenduetan, edozein unetan haserrea piztu dakiokeen tokiko biztanleria bati pultsua hartzen dio etengabe.
2022 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Supereroi (Paolo Genovese)
Drama | Komedia | Maitasuna
Zein superbotereren jabe izan izan behar du bikote batek denboraren igarotzeari aurre egin eta bizitza osoan zehar elkar maitatzeko?