After Ever Happy (Castille Landon)

Drama | Maitasuna | Nerabezaroa

Tessa eta Hardinen arteko maitasuna ez da inoiz kontu erraza izan. Amaren ezkontza eta gero, Londresen gelditu beharko du mutilak, geroz eta sakonagoa den zulo emozionalean murgilduta; neska, aldiz, Seattlera itzuliko da.

Tessa da Hardin ulertzeko eta lasaitzeko gai den bakarra, berak, eta ez beste inork, atera dezake putzutik. Baina jada ez da unibertsitatera iritsi zen neska ona eta gozoa. Bere buruari galdetu beharko dio ea orain Hardin salbatu behar duen, ala harengan bakarrik pentsatzeko unea iritsi den. Izan ere, maitasunak bizirik irautea nahi badute, lehenik eta behin beren buruarengan lan egin beharko dute.

  1. urtean estreinatutako After We Fell lanaren jarraipena.

.

.

Tadeo Jones 3: La tabla esmeralda (Enrique Gato)

Animazioa | Abentura | Komedia

Tadeori gustatuko litzaioke bere lankide arkeologoek taldean onartzea, baina hanka sartzeen erregea da: sarkofago bat txikituko du eta, horren eraginez, bere lagunen bizitza arriskuan jartzen duen konjurua zabalduko du. Denak kontra dituela eta Sarak bakarrik lagunduta, Tadeok abenturaz beteriko ihesaldi bati ekingo dio: Mexikotik Chicagora eta Paristik Egiptora, momiaren madarikazioarekin amaitzeko modua aurkitzeko.

.

.

Ali & Ava (Clio Barnard)

Drama | Erromanzea

Arrazoi ezberdinengatik, Ali eta Ava bakarrik sentitzen dira. Sofiaren bitartez ezagutzen dute elkar, hau da, Avak zaintzen duen Aliren maizter eslovakiarren alabaren bidez. Hortik aurrera eta ilargiaren hilabete batean zehar, konexio sakon bat sortuko da bien artean; Avaren aurreko harremanaren ondorioak eta Aliren nahasmen emozionala gorabehera, eta musikarekiko partekatzen duten grinak elikatuta.

2022| Giza Eskubideen Zinemaldia: Sail Ofiziala

2021| BAFTA sariak: Film onenaren zein aktore onenaren sarietarako hautagaitza

2021 | British Independent Film Awards (BIFA): aktore onenaren saria, musika onenaren saria

2021 | Sevillako Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

Blacklight (Mark Williams)

Ekintza | Thrillerra

Travis Block da protagonista, itzalean dagoen gobernuko agentea, agerian gelditutako operatiboak ezabatzen espezializatutako profesionala. Konspirazio hilgarri batekin egingo du topo halakoan, bere lerroetan hasi eta boterearen maila gorenetara iristen dena.

Aktore-taldean ageri dira, besteak beste, Liam Neeson, Aidan Quinn, Taylor John Smith eta Emmy Raver-Lampman.

.

.

Fire of Love (Sara Dosa)

Dokumentala |

Katiak eta Maurice Krafftek bi gauza maite zituzten: batak bestea eta sumendiak. Maitasun-triangelu oinarrizko honen emozioak eta arriskuak liluratuta igaro zituzten bi hamarkada; planeta zeharkatuz, erupzioak eta haien ondorioen aztertuz, eta haien aurkikuntzak argazki eta film ikusgarrietan dokumentatuz.

2022| Sundance Festibala: Muntaia onenari saria

.

.