Nazioarteko inbertitzaileen eta espainiar lurraldeko ekoiztetxeen arteko lehen topaketan antolatuko du jaialdi donostiarrak. Ekimena irailaren 19an eta 20an egingo da, eta tartean dira Txintxua Films, Euskadi Movie A.I.E. edota Señor y Señora S.L. ekoiztetxe euskal herritarren proiektu berrienak.

sorkuntza-inbertsoreen biltzarra- Donsotia Zinemaldia-zinea

Ekoizpen espainiarra duten eta garapen fasean dauden hamar proiektu berri aurkezteko sorkuntza-inbertsoreen lehen biltzarraren lekuko izango da 70. Zinemaldia. CAA Media Finance enpresarekin elkarlanean antolatuta, nazioarteko inbertitzaileak, ekoizleak, agenteak eta exekutiboak ekarriko dituzte Donostiara.

Jardunaldiak irailaren 19an eta 20an egingo dituzte, eta ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ ekimenaren parte da. Biltzarra Zinemaldiko industria-akreditatuei bakarrik egongo da irekita, eta era askotako jarduerek osatuko dute: aurkezpen-mintzaldiak, Espainiako ekoizpen goi-mailako kasu sakonen azterketak, industriaren egungo joerei buruzko mahai-inguruak, narratzaileentzako berrikuntza teknologikoak, eta plataformen gorakadak sortutako aukerak.

MUBI, Louverture Films, Focus Features, A24 Europa, WIIP, 30West, Head Gear Films, Wild Bunch International, Eurimages, Anonymous Content, Elysian Film Group, Neon, Atwater Capital, Cinetic Media, Killer Films, Picture Perfect Entertainment, Kinetic Energy Entertainment eta Participant Media taldeetako adituak gonbidatu dituzte, besteak beste, eta ekoizle euskal herritar zein espainiarrekin bilduta, aukeratutako 10 film luzerako proiektuak ezagutuko dituzte.

Jarraian, sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartuko duten garapen fasean dauden proiektuak:

  • AZAHAR BABY (Swel Noury Cazorla)

Ekoizpena: TWO FLAVOURS PRODUCTIONS S.L.

  • BALEAZALEAK / WHALEMEN (AT THE ENDS OF THE EARTH) (Baltasar Kormákur)

Ekoizpena: EUSKADI MOVIE A.I.E.

  • EL SECRETO DE LOS REYES MAGOS / THE SECRET OF THE MAGI (Javier Dampierre eta Nacho Sánchez Quevedo)

Ekoizpena: ARCADIA MOTION PICTURES

  • EVOLUTION (Julio Soto Gúrpide)

Ekoizpena: THE THINKLAB MEDIA

  • KARMELE (Asier Altuna Iza)

Ekoizpena: TXINTXUA FILMS

  • LA MONSTRUA / MONSTERS (Lluís Danés Roca)

Ekoizpena: CASTELAO PICTURES S.L.U. (FILMAX)

  • OH NORA / OH NORA (Aina Clotet)

Ekoizpena: IKIRU FILMS S.L.

  • RAQA / RAQQA (GERARDO Herrero)

Ekoizpena: TORNASOL S.L.

  • ROCK BOTTOM (Maria Trenor)

Ekoizpena: ALBA SOTORRA S.L.

  • BALEA / A WHALE (Pablo Hernado Esquisabel)

Ekoizpena: SEÑOR Y SEÑORA S.L.