Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak eta Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldiak hitzarmena sinatu dute Nafarroan garatuko duten formakuntza programarekin. Hala, topaguneen artean proiektuak partekatuko dituzte aurrerantzean.

doklab navarra-zinea

Arena Comunicación ekoiztetxeak, Intermon Oxfam, Golem eta Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiarekin elkarlanean, dokumentalista berrien ahotsak bildu, esploratu eta audientzia globalari helarazteko asmoa duen Doklab formakuntza programa jarri dute martxan. ICAA Espainiako Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren finantziazioa du, NextGenerationEU-ren baitan.

Espainiar Estatuko eta Latinoamerikako zinemagile berriei zuzenduta dago programa, dokumentalgintzaren indarra eta balioa ulertzen eta sinesten dutenei, espresuki. Dagoeneko izen-emate deialdia itxi badute ere, programak bazkide berriak izango dituela jakinarazi dute. Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak hitzarmenak jasotzen duenez, Docs Barcelona – Doklab saria jasotzen duen proiektuaren sortzaileak berau Docs Barcelona 2023 ekitaldian garatzeko aukera izango du.

Horrez gain, Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren nazioarteko Zinemaldiarekin ere lankidetzan, DocsMX saria sortu dute, eta hautatutako proiektuak Nafarroako formakuntza programan parte hartzeko aukera izango du.

Formakuntza programaren egitaraua

Bi fasetan gauzatuko da egitasmoa da Doklab Navarra: lehenik, aurrez aurre, irailaren 26tik urriaren 9ra; bigarrenik, proiektuaren online jarraipena, urritik eta 2023ko martxora bitartean. Parte hartzaileek Punto de Vista jaialdiaren 10. edizioaren baitan egin beharko duten pitching saioak emango dio bukaera.

Egonaldian, zinemagile entzutetsuek gidatutako klase magistralak, sorkuntza tailerrak, eta dokumentalgintzan hezteko formakuntza berezia jasoko dute hautatutako 20 proiektuetako arduradunek. Goizetan, filmen lehengai izanik, errealitatea abiapuntu, ikuspuntua garatzeko gakoetan jarriko dute fokua. Arratsaldeetan, aldiz, merkatuari begiratuko diote. Doklab Navarrako arduradunen hitzetan, “pelikulak egiteak zentzua du baldin eta beste pertsonen bizitzetan eragiten badute”. Hala, proiektuak garatzeari ekingo diote.

Informazio gehiago, hemen.