Aurki ospatuko den Aste Nagusiaren karietara, itsasoa ardatz izango duen zinemaldi berezia eskainiko du Donostiako Aquariumak, abuztuaren 15etik 19ra. Egunero egungo dituzte emanaldiak, 12:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Abuztuaren 13tik 20ra bitartean ospatuko da Donostian Aste Nagusia. Izango da zer eta nola goza, egitarau oparoa aurkeztu baitute udalak zein Donostiako Piraten kolektiboak. Zinemazaleek ere izango dute beren tartea eguneroko zurrunbiloan, Donostiako Aquariumak urtero antolatu izan ohi duen Itsas Film Festibalaren edizio berri bat egingo baitu hilaren 15etik 19ra bitartean.

Ekintza honen helburua jendeak itsasotik hurbilago dagoen esperientzia ezagutzea eta bizi ahal izatea da, horregatik, filmek itsasoa izango dute gai bezala. Egunero egingo dituzte emanaldiak, 12:00etatik aurrera, eta ondorengoa filmak izango dira ikusgai:

  • ABUZTUAK 15 | Borja Agote surflariaren kronikak
  • ABUZTUAK 16 | Itsasoiko: Itsasotik Sasoikoa
  • ABUZTUAK 17 | Kantauri basatia
  • ABUZTUAK 18 | Indiako Flota
  • ABUZTUAK 19 | Donostiako Aquariumeko Barrunbeak