Fikziozko lanak, dokumentalak, eta animaziozko zein sorkuntza esperimental bana jaso dituzte bilduman. Asmoa, aurrerantzean zinema jaialdi, azoka eta merkatuetan erakustea da.
Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko deialdia zabaldu zuen ekainean, eta dagoeneko, hautaketa-batzordeak jakinarazi du Nafarroa Shortzinema katalogoaren parte izango diren sei film laburrak. Aurkeztutako lanen “kalitate handia” nabarmendu du epaimahaiak, guztien artean ondokoak aukeratuz:
- Our voices (Natxo Leuza) – dokumentala
- San Simón 62 (Irati Gorostidi Agirretxe eta Mirari Echávarri López) – dokumentala
- Hezur berriak (Aritz Lazkano Vendrell) – fikzioa
- Alas/Tierra (Maddi Barber) – lan esperimentala
- Amanece la noche más larga (Lorena Ares eta Carlos F. de Vigo) – animazioa
- El querer (Miguel Machetti) – fikzioa
Helburua, horiek zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkeztea da, baita Nafarroako Filmotekan, nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan, kultur etxeetan eta zinema areto komertzialetan zabaltzea ere.
Informazio gehiago, hemen.