Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrena aitzaki, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak antolatutako erakusketa ezagutzeko aukera izango dute etxeko txikiek ere. Hamarretik gora hitzordu pedagogiko eskainko dituzte abuztuan zehar, gazteenen artean zinemaren mundua eta sormena inguratzen duten alderdi guztiak erakusteko.

Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren espazio nagusiak izango ditu ibilbide ‘Imajinatu zinemaldia’ erakusketak, eta hogei bat pantailaren bidez 150 minututik gora eta ehunka bideo proiektatuko dituzte bertan, Zinemaldiaren historiako jazoera gogoangarri nagusiak erakutsiz. Urte luzez jaialdiaren “memoriaren zaindari” izandako Morgancrea estudioa arduratu da mostra sortu eta haren komisariotza lanak egiteaz.

Erakusketak bi hasiera izango ditu, Tabakalerako sarrera nagusia (Andre zigarrogileen plaza) eta beheko sarbidea (Nestor Basterretxea plaza). Horietan, guztira, 200 metro luze dituen alfonbra gorriak emango die ongietorria bisitariei, eraikineko gune publikoko hainbat puntutan esekita ere egongo dena.

Ikus-entzuleak instalazioa izango da lehen instalazioa, eta zortzi pantailez osatuta egongo da. Bertan, alfonbra gorrian, zinema aretoetan eta jaialdiak izan dituen garai ezberdinetan zehar proposatuko dute ibilbidea, herritarrek bidalitako argazkiez hornituta egongo dena.

Lehenengo solairura bidean, idatzizko lanak, elkarrizketak, argazki eta ikus-entzunezkoen bidez Zinemaldia nazioartean zabaltzen eta festibalaren memoria gordetzen lagundu duten komunikabideen eginkizuna ardatz duen Media instalazioarekin egingo dute topo. Liburu edo egunkari handi bat izango balitz bezala, azken 70 urteotan Donostiara gerturatu diren gonbidatu interesgarrienetako batzuen irudi, titular eta adierazpenen hautaketa bat erreproduzituko dute bi pantaila bertikal handik. Gainera, Photocall itxura hartuko du lehenengo solairuko korridoreak, eta 24 x 4 metroko pantaila erraldoia izango da protagonista nagusia. Bost proiektorek aldi berean emandako irudiak erreproduzituko dira, denboran atzera egin eta edukiak modu kronologikoan aurkeztuz. Distantzia jakin batetik, ikus-entzuleek aldi berean eta mugimenduan ikusiko dituzte Gloria Swanson, Kirk Douglas, Audrey Hepburn, Harrison Ford, Bette Davis, Robin Williams eta Brad Pitt, besteak beste.

Korridorearen atzealdean, gortina batek azken gelarako sarbidea emango du. Zinea izeneko instalazioak zinema-areto handi bat birsortuko du. Bertan, pantaila sinkronizatuek Zinemaldiaren historiako une ikonikoenak gogoratzeko aukera emango dute.

Azkenik, maskorrak –lehiaketaren bereizgarri grafiko nagusiak– izandako bilakaera erakusten duten bi emanaldi egongo dira ikusgai erakusketan, baita 70 edizioetako kartel ofizialen animazio bat ere. Halaber, bi ukipen-pantailen bidez Zinemaldiaren historian zehar nabigatzeko aukera emango duen mediateka bat ere jarri dute, erreportajeak, elkarrizketak, sari-banaketak, pertsona famatuak eta filmak ezagutzea eta gogoratzea ahalbidetuz.

Haurrentzako ere bai

Mostra irekia eta parte-hartzailea sortzea izan da hasieratik helburua eta, horretan, etxeko txikienek ere izango dute nola goza. Hala, Zinemaldiarekin eta Zinemaldiaren historiarekin lotutako bederatzi proposamen pedagogiko eskaintzen dituzte lantegiak antolatuko dituzte 3-6 urte arteko eta 7-11 urte bitarteko haurrentzako. Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko antolatu den erakusketarekin erlazionatzeko eta gazteenen artean zinemaren mundua eta sormena inguratzen duten alderdi guztiak erakusteko pentsatutako ekimen gisa.

Ondorengoak dira datozen hitzorduak:

  • Abuztuak 10
    JANTZI DISEINUA
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 11
    CONCEPT ART
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 13
    NIRE LEHEN FILM LABURRA
    16:15etik 17:45era (3-6 urte + heldu bat)
    18:00etatik 20:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 17
    DISEINATU ZURE SARIA
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 18
    ARGAZKI-SAIOA
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 20
    EGIN ZURE FILMAREN KARTELA
    16:15etik 17:45era (3-6 urte + heldu bat)
    18:00etatik 20:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 24
    STORYBOARDEKO ARTISTAK
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 25
    ANIMAZIO TAILERRA
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 27
    FILMATZEA ERAIKITZEN
    16:15etik 17:45era (3-6 urte + heldu bat)
    18:00etatik 20:00etara (7-11 urte)
  • Abuztuak 31
    JANTZI DISEINUA
    10:15etik 11:45era (3-6 urte + heldu bat)
    12:00etatik 14:00etara (7-11 urte)

Informazio zabalagoa, hemen.