Opor garai bete-betean, eta ezohiko uda beroegi honi aurre egiteko, Donostia Kulturak etxeko txikienek gozatzeko moduko egitaraua prestatu du. Uztailean jarri zuten martxan kultura eskaintza, eta abuztuan jarraipena izango du.

Coco-haurrentzako-zinema-zinea

Haurrentzako hainbat zinema saio prestatu ditu Donostia Kulturak. Animaziozko film klasikoak eta garaikideak uztartuko dituzte, euskarara zein gaztelaniara ekarritakoak. Gaur ekingo diote abuztuko emanaldiei, eta Ice Age 2 (Carlos Saldanha, 2006) izango da ikusgai egongo den filma. Saio guztiak 11:00etan izango dira; sarrera doan izango da, edukiera bete arte.

Jarraian egitaraua:

  • Abuztuaren 9an: Ice Age 2 (Carlos Saldanha, 2006) – euskaraz
  • Abuztuaren 11n: Yoko (Franziska Buch, 2012)
  • Abuztuaren 12an: Ratatuille (Brad Bird eta Jan Pinkava, 2007)
  • Abuztuaren 16an: Ice Age 3: Dawn of the Dinosaurs (Carlos Saldanha eta Michael Thurmeier, 2009) – euskaraz
  • Abuztuaren 18an: Cars (John Lasseter eta Joe Ranft, 2006)
  • Abuztuaren 19an: Coco (Lee Unkrich eta Adrian Molina, 2017)
  • Abuztuaren 23an: Garfield: A tale of two kitties (Tim Hill eta Steven Rimdzius, 2006) – euskaraz
  • Abuztuaren 25ean: Turbo (David Soren, 2013)
  • Abuztuaren 26an: Tangles (Nathan Greno eta Byron Howard, 2010)
  • Abuztuaren 27an: Padre no hay más que uno (Santiago Segura, 2019)
  • Abuztuaren 30ean: Pokemon: Detective Pikachu (Rob Letterman, 2019) – euskaraz

Ekimenak jarraipena izango du irailean, eta besteak beste, The Aristocats (Wolfgang Reitherman, 1970), Elkano, Lehen mundu bira (Ángel Alonso, 2019), Rio (Carlos Saldanah, 2011) eta Finding Nemo (Andrew Stanton eta Lee Unkrich, 2003) proposatuko dituzte.

Tabakalerako eskaintza

Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenari eskainitako Nosferatu zikloak etenaldia egingo du, Tabakaleran. Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako emanaldien baitako saioek atseden hartu bitartean, hainbat emanaldi berezi egongo dira ikusgai.

Abuztu bukaera bitartean, asteburuetan, ihesak, paisaiak, autoak, argazkiak, amodioak, basamortuak, hausturak, itsasontziak, margolaritza, hondartzak, adiskideak, desagertzeak, bidaiak, trenak, itsasoa ardatz izango dituzten lanak eskainiko dituzte, Ihes puntua izenpean.

Erakusketei dagokienez, Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrena aitzaki, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak aurkeztu duten ‘Imajinatu zinemaldia’ erakusketa ikusgai izango da uztailaren 4tik 24ra bitartean; eta Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-kek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktikaren bidez sortutako instalazio zinematografiko desberdinak bilduko dituen Vive le cinéma! Bisita gidatuak eskainiko dituzte, aldiz, uztailaren 14an eta 28an.

Donostia Kultura egitaraua osorik, jarraian.