Zineuskadin nazioartekotzeko garapen eta komunikazio teknikari lanpostua beteko duen profesionala behar dute, pertsona proaktibo eta gogotsua, komunikaziorako dohainak dituena. Abuztuaren 19ra arte jasoko dituzte hautagaitzak.

Basque.Audiovisual. markaren estrategia lantzea dago izango da, besteak beste, profesionak honek bete beharreko lana. Marketinaren eta komunikazioaren arloen lanketa, eta horretarako ezinbestekoa den euskal ikus-entzunezkoentzat interesgarriak diren merkatuen etengabeko azterketa egitea, alegia. Gainera, horietako bakoitzerako estrategia espezifikoak prestatu beharko ditu, helburuak ezarriz, erronkak hautemanez eta gaurkotasuneko edukiak proposatuz.

Bete beharko dituen beste funtzio batzuk:

– Harremanak beste eskualde / herrialde batzuetako erakundeekin / azokekin.

– Estrategia betetzeko ekintza-plana abian jartzea, bere helburuekin eta KPI kuantitatiboekin eta kualifikazioekin diseinatuta.

– Sektorearen ikusgarritasuna sustatzeko ekintzak diseinatzea, koprodukzioa sustatzea eta garatzen, ekoizten edo bukatu berriak diren euskal ikus-entzunezko lanak nazioartean zabaltzea.

– Euskal eta nazioarteko ikus-entzunezko sektoreko eragile nagusiekin zuzeneko lana egitea.

Bada, zehaztu dute pertsona proaktibo eta gogotsua behar duela izan hautagaiak, taldean lan egiteko, harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna eta eskarmentua dituena. Prestakuntza: Komunikazioko lizentziatura edo antzekoa, giza-zientziak, ikus-entzunez, etab. Arlo hauetako ikasketa osagarriak baloratuko dira: Kultur Kudeaketa, Web Diseinua, Komunikazioa, Marketina, Community Management, Ikus-entzunezko Ekoizpena eta/edo Nazioarteko Merkataritza.

Gutxienez 5 urteko esperientzia eskatuko dute marketin- eta komunikazio-estrategiak koordinatzen, taldeak zuzentzen eta enpresa handietako komunikazio-markak koordinatzen. Halaber, azaldu dute bereziki baloratuko dutela ikus-entzunezkoen sektorea ezagutzea, baita nazioarteko ikus-entzunezko sektoreko merkatua/jaialdiak ere. Gainera, beharrezkoa izango da komunikazioari buruzko ezagutza zabala izatea eta nazioarteko azoka eta merkatuen komunikazioa ezagutzea.

Abuztuaren 19ra arte jasoko dituzte hautagaitzak, eta www.batea.com  webgunean eskaintzari dagokion fitxaren bidez gauzatu beharko da izen ematea.

Xehetasun gehiago, hemen.