Portugaleteko Zinema Express Jaialdiaren 14. Edizioa egingo dute irailaren 24an. Parte-hartzaileak taldeka antolatu beharko dira, eta irailaren 7a baino lehen gauzatu beharko dute inskripzioa.

Ikus-entzunezko proiektuen garapena, taldean lan egitea, sormen gaitasuna… Asko dira Portugaleteko Zinema Express jaialdia bezalako sorkuntza maratoiek sustatzen dituzten balio eta alderdiak. Kasu honetan, antolatzaileek ez dute adin mugarik jarri, eta beraz, haur, gazte zein helduek eman dezakete izena. Gehienez ere zazpi laguneko taldeetan aritu beharko dira, eta hamar ordu izango dituzte, goizeko 9:00etatik iluntzeko 19:00ak arte, egun hasieran jasoko dituzten ohar eta baldintzak betetzen dituzten hiru minutuko ikus-entzunezkoak aurkezteko. Denbora epe mugatua eta norberaren baliabideak lanak pentsatu, gidoiak prestatu, filmatu eta editatzeko. Erronka polita nahi onartu nahi duen horrentzat!

Filmak euskaraz zein gaztelaniaz osatu ahal izango dituzte, eta haien arten hiru sari banatuko dituzte: 1.000 euroko lehen saria, 800 euroko bigarrena, 600 euroko hirugarrena. Horiez gain, Portugaleteko egile onenarentzako trofeoa eta euskarazko film onenarentzako Euskaltel Saria ere banatuko dituzte. Halaber,  azaldu dute ikus-entzunezko alorreko hiru aditu arduratuko direla lan irabazleen aukeraketaz.

Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak eta lehiaketaren baldintzak jaialdiaren atarian topatuko dituzue. Animatu, eta zorte on!