Portugal eta Frantziarekin koproduzitzeko lanik baduzu? Espainia, Frantzia eta Portugalen arteko lankidetzak sustatzeko plaza eskainiko duten topaketak burutuko ditu Creative Europa Desk MEDIA bulegoak azaroaren 22an eta 23, Porto/Post/Doc: film & Media Festival jaialdiaren testuinguruan.

Porto/Post/Doc: film & Media Festival jaialdia azaroan Oporton egiten den ekitaldia da. Zinemaren historian eta gaur egungo gizartean garrantzi handia duen generoari, dokumentalari, eskainitako hitzordua izaten jarraitzeko xedea du, eta ikus-entzule kopuru handia biltzen du edizio bakoitzean.

Zinemaldiak, nagusiki, zinema garaikide hibridoa du ardatz, hau da, fikzio eta dokumental lengoaiak uztartzen dituzten filmak erakusten ditu. Proposamen zinematografiko garaikideak eta programazio-proposamen alternatiboak eskaintzeaz gain, zortzi urtez, publiko berriak sortzeko lan etengabea egin du, elkarrizketa, eztabaida eta masterclass saioen bidez.

Bada, berrikuntza gisa, Portugalgo Creative Europa Desk MEDIA bulegoak Portugal, Frantzia eta Espainiako profesionalen arteko koprodukzio topaketak burutuko ditu, azaroaren 22 eta 23an. Helburua kontinente zaharreko zinemagile ezberdinen zirkulazioa indartzea da ekimenaren helburua, eta MEDIA EH bulegoaren partaidetza zuzena, euskal proiekturen batena, alegia,  izango du.

Horretarako, garapenean edota aurreprodukzioan dagoen eta Portugalekin eta Frantziarekin koprodukzioa bilatzen duen euskal proiektu bat aukeratuko dute. Proiektuaren zabalkundean aletxoa jartzeaz gain, bidaia- eta ostatu-gastuak ordainduko zaizkio hautatutako filmaren ekoizleari.

Beren proiektuak EH Mediak ezarritako irizpideak betetzen badituzte eta beren proiektuak deialdira aurkeztu nahi badituzte, horien ekoizleak abuztuaren 19a baino lehen jarri beharko dira bulegoarekin harremanetan.