Bullet Train (David Leitch)

Ekintza | Thrillerra | Komedia

Elkar ezagutzen ez duten soldatapeko bost hiltzaile Tokiotik Moriokara doan bala tren batean daude, tarteko geltoki gutxi batzuk dituen bidean murgildurik. Laister jabetuko dira elkarren presentziaz, eta konturatuko dira ere beren misioak ez direla arrotzak elkarren artean. Galdera da: nor aterako da bizirik? Zein izango du bakoitzak azken geltokia?

Genero aniztasuna modu txukunean konbinatzen du David Leitch zuzendariaren proposamen fresko honek. Besteak beste, Brad Pitt, Joey King, Aaron Taylor-Johnson, Michael Shannon eta Sandra Bullock bildu ditu aktore-taldean.

.

.

Paws of Fury: The Legend of Hank (Mark Koetsier, Rob Minkoff, Paul Stodolny, Chris Bailey, Rob Silvestri)

Animazioa | Komedia | Ekintza

Hank, samurai izateko egunarekin amesten duen txakur xarmanta, ahalegin osoan ari da bere patua aldatzeko bidean.

Mel Brooksen ‘Blazing Saddles’ klasikoan oinarritutako komedia animatua duzue honako hau, etxeko txikienekin gozatzeko modukoa.

.

.

Monte Verità (Stefan Jäger)

Drama | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

1906 urtea. Ama gazte batek, Hannak, bere posizio burgesa eta muga sozialetatik askatu besterik ez du nahi. Monte Verità sendategira ihes egingo du, non, Tesinoko kantoiaren izaera idilikoaz inguraturik, gorputza eta arimaren bulkadak jarraitu eta arte sorkuntzari ekingo dio.

Egunak aurrera, erabaki mingarri bati aurre egin beharko dio: izango ote da, bere buruari uko egin gabe, atzean utzitako familiarekin itzultzeko gai?

.

.

Maria Chapdelaine (Sebastien Pilote)

Drama

María Chapdelaine, 16 urteko gaztea, bere familiarekin bizi da Péribonka ibaitik gertu dagoen lursail batean, 1900eko hasierako Quebec landatarrean. Benetako aitzindari gisa, Chapdelaine familia basoak atzera egin dezan dihardu.

Akidura fisikoak ere familia-bizitzaren beroa murrizten ez duen etxe batean, Maria dilema sakon baten aurrean aurkitzen da. François Paradis larru-ehiztari eta izpiritu librea dun egurgileak udaberrian itzuliko dela agindu dio Mariari, eta Lorenzo Surprenant, berriz, neskari AEBetako hiri batean bizimodu erosoa eskainiz iritsi da baserrira.