Zine bat norberarena izeneko zinema garaikideko ikastaroaren saio berriak egingo dituzte udaran Donostiako Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.  Frauke Schulz Utermöhl irakasleak dinamizatuko ditu, eta gazteleraz egingo dituzte. 

Punto de fuga zikloan erakutsitako filmen inguruan elkarrizketarako gune bat sortzeko helburuarekin sortutako Zine bat norberarena ikastaroak ez du udako etenaldirik egingo. Saio bana prestatu dute antolatzaileek uztailaren 13an, 28an eta abuztuaren 25ean.

45 minutuko iraupena izango dute hitzorduek, 18:00etatik 18:45etara bitartean, eta Medialab laborategiko egongelan egingo dituzte Frauke Schulz irakasle eta pedagogoaren gidaritzapean. Saio bakoitzak aurreko astean zinema-aretoan proiektatutako zikloko filmetik abiatuko du elkarrizketa.

Ondorengoak dira finkatutako hitzordu berriak:

  • Uztailak 13 (Badlands, Terrence Malick)
  • Uztailak 28 (Husbands, John Cassavetes)
  • Abuztuak 25 (Paris, Texas, Win Wenders)

Saio guztiek doako sarrera izango dute, baina bertaratu nahi dutenek beharrezkoa dute hauek aldez aurretik jasotzea.