Uztaila bukatu bitartean, Iturrieta Sagardotegian, Asier Altunak, Aitor Alberdik eta Juanma Canok zuzendutako film laburrak proiektatuko dituzte. Emanaldiak 22:00etan hasiko dituzte.
Proiektors Sormen taldeak kudeatuta, euskal film laburrak eskainiko dituzte datozen egunetan Aramaioko Iturrieta Sagardotegian. Izarren azpiko euskal zinea lelopean, uztailaren 23an, 28an eta 30ean emanaldi-sorta bana egingo dute.
‘Euskaldunen egunerokoa’ izendatu dute lehenengo saioa, eta Asier Altuna zinemagile bergararraren film laburrak egongo dira ikusgai, hilaren 23an: Txotx (1997), Topeka (2002), 40 ezetz (1999), Sarean (2005), Soroa (2014), Iraila (2016).
Uztailaren 30ean, aldiz, ‘Memoriaren istorioak’ saioan Aitor Alberdik zuzendutako Apodaka (2015), Bergara 1965-85 Don Serafin Esnaolaren begirada (2020), Turnoka (2017) eta Helmholtz bi hiri bi organo (2022) lanak eskainiko dituzte.
Hilabeteari agur esateko, azken larunbatean, ‘Bizizta errealeko istorioak’ izango dituzte aztergai, Juanma Cano protagonista, betiere: No escupas hacia arriba (2018), Colillas (2014), Consejos para eliminar la caspa (2016) eta Miscere (2021).