Memory (Martin Campbell)

Thrillerra | Remake

Erakunde kriminal arriskutsu baterako lan bat burutzeari uko egin ondoren, talde horren jomugan dagoela ohartuko soldatapeko hiltzaile bat. Bada, nola ekidin bere heriotza propioa?

De zaak alzheimer (2003) film belgikarraren remake bertsioa.

Aktore-taldean nabarmen ezagunak dira: Liam Neeson, Guy Pearce edota Monica Bellucci.

.

.

Un novio para mi mujer (Laura Mañá)

Komedia | Remake

Diegok bere emaztearengandik banandu nahi du, Lucia, baina ez daki nola esan. Nazkatuta dago bere neura eta kexekin, eta aspaldi galdu du maitasuna bizirik mantentzen zuen txinparta. Aurpegira esan ezinik, Bele Floresengana joko du, lehenagoko seduktore famatu batengana, hark bere emaztearen arreta erakarri eta hura maitemindu dezan.

Pablo Solarzek idatzitako istorioan oinarritutako filma. Protagonistak: Belén Cuesta, Hugo Silva, Diego Martín, Joaquín Reyes, Eric Masip eta Àngela Cervantes.

.

.

Men (Alex Garland)

Beldurra | Drama | Thrillerra

Tragedia pertsonal bat jasan ondoren, Harper (Jessie Buckley) bakarrik erretiratzen da landazabal ingeles ederrera, sendatzeko lekurik aproposena aurkitu zuelakoan. Baina zerbait edo norbait zelatan dagoela dirudi.

2022 | Cannesko Jaialdia: Errealizadoreen Hamabostaldia

.

.

Enquête sur un Scandale d’Etat / Undercover (Thierry de Peretti)

Krimena | Drama

2015eko urria. Frantziako aduana-agenteek zazpi tona kalamu atzeman dituzte hiriburuaren bihotzean. Egun berean, Hubert Antonie, iragan lausoko espioi ohia, Stéphane Vilner Libération egunkariko kazetariarekin harremanetan jarriko da. Bere hitzetan, Jacques Billard goi-mailako polizia frantziarrak –komunikabideetan ezagun eta goi-mailako polizia frantsesak– zuzendutako narkotrafiko-sare bat existitzen dela frogatu dezake.

2021| Donostia Zinemaldia: Argazki onenaren saria

.

.

Haute couture (Sylvie Ohayon)

Drama | Moda

Esther Dior Avenue Montaigneren tailerrean jorratu duen ibilbidearen amaieran dago. Egun batean, 20 urteko emakume batek, Jadek, poltsa lapurtuko dio metroan. Poliziari deitu beharrean, Jadez arduratzea erabakiko du.

.

.

Amants (Nicole Garcia)

Drama | Thriller | Romance

Lisa eta Simon maiteminduta zeuden, modu banaezinean. Egun batean, ordea, tragediak hartu zituen eta Simonek alde egitea erabaki zuen Lisa atzean utzita. Emakumeak hilabeteak eman zituen zain, haren berririk izan gabe, harik eta, hiru urte geroago, enpresari aberats batekin ezkontzeko erabakia hartu zuen.

Indiako Ozeanoko uharte batean gurutzatuko dira berriro bere bideak, baina bere bizitzako lehentasunak aldatu egin dira.

2020 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

Princess Mononoke (Hayao Miyazaki)

Animazioa | Fantasia | Ekintza

Basurde erotu batek eragindako zauria sendatzeko asmoz, Ashitaka gaztea oreinaren bila irtengo da, berak bakarrik aska baitezake sorginkeriatik…

Fantasiazko generoaren film gogoangarrietako baten berrestreinaldia, filma aurkeztu zenetik 25 urte igaro direnean.