Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuak bultzatuta, euskal lurraldeetako jantzi, bitxi eta diseinuak eramango dituzte festibaleko gonbidatuek soinean. Moda enpesek beraien sorkuntzak proposatzeko aukera dute dagoeneko, abuztuaren 9ra arte.
Donostia Zinemaldia “gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena” bilakatzeko asmoz, irailaren 16tik 24ra bitartean gauzatuko den 70. edizioan Gipuzkoako eta Euskadiko moda gailenduko da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen (GK Green Fashion) eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta festibalaren arteko lankidetzari esker, aurkezleek, aktoreek eta zinemagileek lurraldeko jantziak bitxiak, oinetakoak etab. eramango dituzte soinean.
Bada, dagoeneko zabalik da 2022ko Zinemaldiko izarrak janzten proiektuarekin bat egiteko izen-emate epea. Abuztuaren 9ra arte luzatuko da deialdia, eta Gipuzkoako eta Euskadiko enpresen proposamen guztiak ‘lookboob’ digital batean aurkeztu beharko dira, nahitaez, mabascal@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.
Donostia Zinemaldiko estilista ofizialak diren Madrilgo ‘Change is good’ taldeko kideek jasotako proposamenak aztertu eta abuztuaren 31n emango dute irabazleen berri. Diseinu onenak izarren soinetan irailaren 16tik aurrera egongo dira ikusgai.
Informazio gehiago, hemen.