Ekainaren amaieran ospatu zuten Valetzian Cinema Jove jaialdia. Ekitaldiaren baitako Curt Creixent film laburren azokan parte hartu zuen Zineuskadi Elkarteak, KIMUAK katalogoarekin.

EAEn ekoitzitako ikus-entzunezko proposamen laburrak nazioartean zabaltzeko helburua duen Kimuak programak 25. edizioa izango du aurtengoa. Berritasun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartu dira, eta targetaren zabalkunde horren eraginez, 75 hautagairekin itxi da 2022ko deialdia, iaz baino 28 gehiago.

Fikzioa eta dokumentala izango dira nagusi egitasmoaren 2022ko katalogoan. Hiru dira euskara hutsean filmatutakoak, gainerako laurak gaztelaniaz. Halaber, sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztu dituzte.

Bada, Zineuskadiren eskutik hasi du jaialdiz jaialdiko ibilbidea sortak eta talentu gazte zein berriei eskainitako Cinema Jove jaialdia izan du aterpe. Laburren industriako profesionalei zuzendutako hitzaldi, topaketa, pitching, eta bestelako jardueratan esku hartzeaz gain, Estatuan dauden film laburren promozio katalogo ezberdinen arteko bilerak egin ditu elkarteak bertan, bai eta lanak nazioartean hedatzeko estrategia berriak landu eta bidaideak bilatu.