Plataformak euskarara ekarri duen lehenengo filma da, eta hain zuzen ere, Bilboko Mixer enpresa arduratu da bikoizketa egiteaz. Galegoz eta katalanez ere egongo da ikusgai.

The sea beast-zinea

Apirilean ezagutu genuen berria, eta dagoeneko iritsi da estreinaldi eguna. Bilboko Mixer enpresak bikoiztuta, The Sea Beast animaziozko filma euskarara ekarria ikus daitezke gaurtik aurrera Netflixen. Disney etxean urte luzez aritutako Chris Williams sortzailea da zuzendaria, eta 2018tik aritu da proiektuan lanean. Mulan, Viana, Bolt edota Big Hero 6 ekoizpenetan parte hartu du aurretik.

Jarraian animaziozko filmak kontatuko duena: Itsas munstroen ehiztari famatu baten bizitza hankaz gora jarriko du neskato batek, izan ere, bere ontzian ezkutatu eta piztia arriskutsu baten lagun bilakatuko da.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako Netflixeko katalogoan dago, gaurdanik, animaziozko filma barneratua, euskarara ekarria, baina baita galegoz eta katalanez ere. Hala, plataformak 2022ko martxoan aurreratutako iragarpena elikatuko du. Euskarazko, galegozko eta katalanezko 70 ikus-entzunezko gehituko dituztela zabaldu zuten, 200 ordu azpititulatuta, eta haurrentzako edukiei dagokienez, 20 bat ordu bikoiztuta. Aurretik, D’Ortagnan eta hiru mosketxakurrak ahalbidetu zuen Netflixek Hego Euskal Herrian, hala ere, euskarara ekarritakoen artean estreinatu duen lehen ekoizpen propioa The Sea Beast da.

Kalitatezko bizkoizketa eske

Pantailak Euskaraz mugimenduak The Sea Beast filmaren estreinaldia baliatu du herritarrongana zuzentzeko: “Orain guri dagokigu ikusienen artean kokatzea”. Hala ere, gogorarazi du “bikoizketa sektorea indartzea eta lan-baldintza duinak izatea ezinbestekoa” dela bikoizketa anitza eta kalitatezkoa izan dadin. Erakundeek egiteke “lan handia” dutela azpimarratu du ekimenak.