Gaur bertan, 12 film labur eta film luze bat pantailaratuko dituzte, Nestor Basterretxea aretoan. Saioa 20:30ean hasiko dute, eta sarrerak lehiatilan eskuratu daitezke, ekimena hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.

GOREFEST2022-zinea

Hemen da, bi urtez isilpean egon ostean, terrorea, gorea, suspensea, baina baita umorea ere, uztartuko dituen GOREFEST Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldia. Bermeoko herritarrek zinema eskaintza bereziaz gozatzeko aukera izango dute, gaur bertan, Nestor Basterretxea aretoan. 2022ko ekitaldiko ardatz nagusiak zirkua osatzen duten pertsonaiak eta pandemiek eragindako munduaren amaiera izango dira. 20:30ean hasita, 12 film labur eta film luze bat pantailaratuko dituzte.

Spookypheria Productions elkarteak antolatutako jaialdia da GOREFEST, eta bertako kide da, hain zuzen ere, Iñigo Atxa, Inhumano lana aurkeztuko duena. Busturialdeko Hitza egunkariari aitortu dion legez, ‘pozik’ dago bere lana herrian estreinatuko duelako. Pandemia aurreko ekitaldietan ez bezala, aurten ez da kale animaziorik egongo, baina antolatzaileek aurreratu dute ustekaberen bat prest dutela.

Jarraian ikusgai egongo diren film laburrak, eta film luzea:

  • Follow (Felix Charin)
  • La Luz (Iago de Soto)
  • Lovemaking Of Trolls (Felix Charin)
  • Dar Dar (Paul Urkijo)
  • Dana (Lucia Forner Segarra)
  • Inhumano (Iñigo Acha)
  • Survivers (Carlos Gomez-Trigo)
  • Molaphone (Daniel Padró)
  • Punto De Giro (Ainhoa Menéndez)
  • Un Peculiar y Desdichado Nacimiento (S.J. Sánchez)
  • Si Te Mueres, Te Mato (Erik Campos)
  • Todavia Sigo Vivo (Rafael Nieto)
  • The Medium (Banjong Pisanthanakun) | FILM LUZEA

Saiorako sarrerak 5 euro balio ditu, eta leihatilan eskura daitezke, saioa hasi baino ordubete lehenagotik.