Zinekluben eta tokiko zinema jaialdien lana zabaltzea eta elkarlana sustatzea helburu, uztailaren 10ean (igandea), San Agustin Kulturunean erakutsiko dituzte K Saria jaso duten lau film labur.
2022an 50 urte beteko dituen Donostiako Kresala Zinekluba izan zen K SARIAK ekimenaren bultzatzaile nagusia, eta proiektura batu ziren laster Azkoitiko, Beasaingo eta Urretxu-Zumarragako zineklubak. Aurtengoan, Oreretako Ozzinema batu da taldera, eta lankidetzaren fruitu, jaialdi berriak ere erakarri dituzte egitasmora. Zinekluben eta tokiko zinema jaialdien lana zabaltzea eta elkarlana sustatzea helburu, aurten bederatzi festibaletan banatuko dituzte sariak, eta horietan goratutako lanak ikusgai jarriko dituzte Gipuzkoako hainbat herritan. Bada, uztailaren 10ean, Mendaron egingo dute geldialdia. San Agustin Kulturunean lau film labur aurkeztuko dituzte, eta emanaldien ostean sortzaileekin hitz egiteko aukera egongo da. Saioa 19:00etan hasiko da.
Jarraian K Saria jaso duten eta Mendaron erakutsiko dituzten film laburrak:
Lankidetza abaipuntu
K Sariak zineklub eta zinemaldien arteko lankidetzaren emaitza dira. Zinema komertzialetik harago doan eskaintza horretan sakonduaz, Zinematografia desberdinak zabaldu nahi dizkiote publikoari eta, aldi berean, jatorrizkoak ez dituzten beste eskualde batzuetara zabaldu nahi dute beren jarduna, publiko berrietara heldu asmoz.
K Sarien sorrerak Nazioarteko Zineklub Federazioaren Don Quijote sarietan du oinarria; honen bidez, zineklub desberdinetako kideez osaturiko epaimahai batek zinemaldi desberdinetako filmak saritzen dituzte. Donostiako Kresala Zineklubeko lagunei egokitu zitzaien iaz epaimahai horietako bateko kide izatea, Tarragonako REC jaialdian, eta esperientzia hari esker jabetu ziren gurean ere zinekluben arteko sarea indartzeak zuen garrantziaz. Pentsatu eta egin; etxera itzuli eta berehala jarri ziren lanean. 2019an ospatu ziten Euskal Herriko Zinekluben I. Topaketan ehundutako saretik tiraka, indarrak batu, antolatu eta K Sariak sortu zituzten.