Ama-das (Marga Gutierrez)

Dokumentala | Ezgaitasuna

Urritasuna duten lau emakume (Idoia, Pili, Rosa eta Emma) nafarren beldur eta ilusioak izango ditu ardatz. Beraien autoestimua lantzeko tailerretan ari dira parte hartzen, izan ere, genero indarkeriaren biktima izan dira, horrek lotzen ditu, eta badute elkarri egingo dioten galdera bat ere: sentituko al dira inoiz maitatuak?

.

.

Minions: El origen de Gru (Kyle Balda, Brad Ableson, Jonathan del Val)

Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat

70eko hamarkada. Auzo erresidentzial bateko nerabe axolagabea da Gru protagonista, orrazkera kardatuen eta kanpai-praken boom betean. ‘Los salvajes 6’ izeneko bilau talde ospetsu baten jarraitzaile amorratua denez, plan bat asmatu du haiekin lan egiteko adina gaiztoa dela erakusteko. Zorionez, bide horretan bere jarraitzaile leialen laguntza du: Minionsak beti kaosa zabaltzeko prest.

.

.

Bergman Island (Mia Hansen-Løve)

Drama | Metazinea

Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile bikote batek Ingmar Bergman zinemagile suediarra bizi izan zen uhartean hartuko du erretiroa, bere hurrengo filma idazteko inspirazio bila. Udak aurrera egin ahala eta uharteko paisaia misteriotsuekiko lilura areagotu ahala, errealitatearen eta fikzioaren arteko pertzepzioa desitxuratu egingo da haiengan…

.

.

Brother’s Keeper (Ferit Karahan)

Drama | Adiskidetasuna | Haurtzaroa

Humezurtegi hotz eta zail batean bizirauten saiatzen ari diren bi lagunen bizitzetan murgilduko gaitu film turkiarrak. Memo gaixo jarriko da, eta Yusufek duen guztia emango du hura lagundu eta babesteko.

.

.

Mamá no enRedes (Daniela Féjerman)

Komedia | Sare sozialak | Familia

Clara, bi neraberen ama, esperientzia berrietara zabaldutako emakumea da, dibortziatu berritan, TILINK aplikazioan profil bat sortzea erabakiko duena. Jendea ezagutu eta kontaktu sexualak abiatzeko bitartekoa da hori.

Zer gertatzen da, bada, hogei urte inguru dituen gazte batek bere ama modako aplikazioan igerian topatuko duenean?

.

.

Mes très chers enfants (Alexandra Leclère)

Komedia | Familia | Eguberri garaia

Chantalek eta Christianek erretiro lasaia bizi dute. Baina Sandrine eta Stéphane semeek etxetik alde egin utzi zutenetik, gehiegi ikusten ez dituztenaren samina dute. Familian biltzeko aukerak gero eta urriagoak diren horretan, seme-alabek Gabonak ospatzera etorriko ez direla iragarriko diete gurasoei. Erabaki hori gehiegizkoa izango da protagonistentzat, eta, oinordekoen asmoak zalantzan jartzen hasita, loteriaren irabazle direla sinestaraziko diete.

.

.

Sinjar (Anna Bofarull)

Drama | Nerabezaroa | Ihesa

Bartzelonan, Charlottek etsipenez ekin zion Marc-en bilaketari, arrastorik utzi gabe etxetik ihes egin duen bere seme nerabea. Milaka kilometrora, Sinjar, Irak eta Siria arteko mugan dagoen eskualdea, gerraren mehatxupean bizi da. Han, Hadia esklabo gisa bizitzera behartzen dute, bere hiru seme-alabarekin batera, familia baten zerbitzura. Arjinek, ordea, gatibutzatik ihes egitea lortu eta, etxera itzultzeko ahaleginean, milizia kurduekin bat egingo du. Hiru emakume beren maiteengandik bananduta. Noraino iristeko prest egongo dira?