Lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktikaren bidez sortutako instalazio zinematografiko desberdinak bilduko ditu Vive le cinéma! erakusketak. Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke izan dira gonbidapen horri erantzun eta pantailaren mugak aztertu dituztenak.

Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin dute, praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera. Bada, lanketa horien konbinaziotik sortu dute Vive le cinema! erakusketa.

Gero eta ohikoagoa da erakusketa-areto batean filmak ikustea, edo zinema-areto batean ikus-entzunezko piezak, baita truke horri buruzko esperimentazioa ere. Izan ere, zinemaren eta erakusketen arteko gurutzaketak espazio-denbora berri bat sortzen du: denborari dagokionez, ez dago hasierarik ezta amaierarik ere, mugitzen diren irudiak etengabe proiektatzen baitira; espazioari dagokionez, aldiz, pantaila zinematografikoen izaera estatikoa eta bi dimentsiotakoa hiru dimentsioko esperientzia bilakatzen da, eta hor mugitzen da ikuslea.

Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta bertan aurkeztuko diren lau obrak ekoizpen berriak dira.

Ondorengoak izango dira horiek gauzatzeaz arduratuko diren artista gonbidatuak:

Bisita gidatuak

VIVE LE CINÉMA! erakusketak zinema zer den eta argia eta soinua pantailatik haratago nola hedatzen diren berraurkitzea planteatzen du. “Zinema hedatuak”, begiratzeko, entzuteko eta esperimentatzeko modu berriek funtsezko papera betetzen dute ikusgai dauden instalazioetan.

Bada, horiek guztiak azaldu eta mahaigaineratuko dituzten bisita gidatuak izango dira, hilean behin eta elebitan. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dute antolatzaileek. Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko

Ikusi bisiten datak, hemen.

Kameleoiak gara! arte lantegia

Erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan argiaz, soinuaz eta erakusketa hauek ikusteko, entzuteko eta esperimentatzeko moduez arituko arituko dira etxeko txikienak.  Kasu honetan ere, hilean behin egingo dituzte saioak.

Ikusi bisiten datak, hemen.