Elvis (Baz Luhrmann)

Drama | Musikala | Biografikoa

Filmak Elvis Presleyren bizitza eta musika aztertzen ditu, bere managerra izan zen Tom Parker koronelarekin izandako harreman korapilatsuaren prismaren bidez.

Austin Butler eta Tom Hanks aktoreak jarriko dira bi rol protagonisten azaletan. Haiekin batera, Richard Roxburgh, David Wenham, Olivia DeJonge, Kodi Smit-McPhee

.

.

The Black Phone (Scott Derrickson)

Beldurra | Thriller | 70ko hamarkada

Coloradoko hiri batean, 70eko hamarkadan. Maskaradun batek Finney Shaw, 13 urteko mutil lotsati eta argia,  bahitu eta soto intsonorizatu batean sartuko du. Bere oihuak alferrikakoak izango dira…

Aktoreen artean: Ethan Hawke, Mason Thames, Jeremy Davies, James Ransone, Madeleine McGraw eta Gina Jun.

.

.

Llenos de gracia (Roberto Bueso)

Komedia | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

90eko hamarkadaren hasiera. Marina moja El Parralera bidaltzen dute, ixteko mehatxupean dagoen umezurztegira. Eskolara iristean, haurrak kontroletik kanpo daude, baina Marinak euren arreta bereganatzea lortuko du bere karisma eta jarioari esker.

Carmen Machi aktoreak hezurmamituko du Marina kuttunaren papera. Harekin, , Paula Usero, Pablo Chiapella, Manolo Solo edota Nuria González, besteak beste.

2022 | Malagako Jaialdia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

.

Les Promesses (Thomas Kruithof)

Drama | Thriller | Politika

Parisetik gertu dagoen hiri bateko alkate gisa ibilbide luzea egin ondoren, Clémencek orain arteko erronkarik handiena du: ministro gisa aurkeztea. Kargu berri honetarako hautagaitzak anbizio ezezagun bat piztuko harengan…

Isabelle Huppert aktore lautatuak jokatuko du rol protagonista. Harekin batera izango dira, Reda Kateb, Naidra Ayadi, Jean-Paul Bordes eta Mustapha Abourachid, besteak beste.

.

.

L’ombre d’un mensonge (Bouli Lanners)

Drama | Gaixotasuna | Maitasuna

Phil Eskozia iparraldeko Lewis uhartean dagoen komunitate presbiteriano txiki batera erbesteratu da. Gau batean, burmuineko isuri batek oroimena galaraziko dio; Millie aurkituko du ordiam, bera zaintzen hasiko den komunitateko emakumea.

2021 | Chicago Film Festival: Emakumezko aktore onenari saria – Michelle Fairley- eta Gizonezko aktore onenari saria – Bouli Lanners-.

.

.

Camila saldrá esta noche (Inés María Barrionuevo)

Drama | Feminismoa | Nerabezaroa

Camilak Buenos Airesera joan beharko du bizitzera amona larriki gaixotzen zaionean. Bere lagunak eta eskola publiko liberala atzean utzi eta ikastetxe pribatu tradizional batean sartuko dute. Nerabe basatia baina heldutasunik gabekoa da, eta izaera hori dela-eta, zailtasunak izango ditu.

2021 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

2021 | Mar de Platako Jaialdia: Lehia Iberoamerikarreko Sail Ofiziala

.

.

George Michael Freedom Uncut (George Michael, David Austin)

Dokumentala | Musikala | Biografia

Lehen pertsonan kontatutako errelatoa, George Michael abeslariaren, garai guztietako artista diskografiko garrantzitsuenetarikoa izan denaren bizitzari emandako errepasoa.

Arrakastek eta gehiegikeriek markatutako bizitza baten ondoren, Michael 2016ko abenduaren 25ean hil zen, hasiera batean ezezagunak ziren arrazoiengatik. Abenduaren 27an, bere managerrak jakinarazi zuen lotan zegoela hil zela bihotzeko akats baten ondorioz.

.

.

Tout noussourit (Melissa Drigeard)

Komedia | Familia

Bizitzak irribarre egiten die Audreyri eta Jérômeri. Hiru seme-alaba zoragarri dituzte, egonkortasun ekonomikoa eta osasuna. Kanpotik begira, familia idilikoa osatze dute. Asteburu batean, ordea, bakoitzak bere kasa bidaiatzea erabakiko du… nor bere maitalearekin. Baina biek ideia bera izango dute: landetxea.