Xehetasunak argitzeko informazio-saio berezia ekainaren 28an egingo dute, Europa Creativa bulegoko teknikariek gidatuta. Horrez gain, 2021eko deialdiko bi proiektu onuradun aurkeztuko dituzte ere.
Ikus-entzunezko sektorean -baina baita bestelako arlo sortzaile edota kulturaletan- aplika daitezkeen irtenbide berritzaileen sorrera diruz laguntzea, eta sektoreen arteko lankidetza sustatzea, izango du ‘Cross sectoral’ atalaren baitako Creative Innovation Lab deialdiak helburu. 2022ko irailaren 7ra arte izango dute interesatuek izena emateko aukera, baina aurretik, Europa Creativa bulegoek xehetasunak argitzeko webinar informatiboa eskainiko dute.
Ekainaren 28an burutuko da saioa, eta. 10:30ean ekingo diote. Carolina Fenoll Espinosa, Ainhoa González Sanchiz, eta Manuel García Álvarez Europa Creativa bulegoetako teknikariek hartuko dute hitza. Webinar informatiboan parte hartu nahi izanez gero, izen-emate fitxa betetzea ezinbestekoa izango da.
Gainera, 2021eko deialdiko bi proiektu onuradun aurkeztuko dituzte ere, Àlex Navarro Garrich Europa Creativa MEDIA Catalunya bulegoko koordinatzailearen eskutik: batetik, Sandra Grano de Oro Tuñónen ‘Third Stage. Pan-European platform and innovative business model for distribution and promotion of AV streaming of European cultural performances’ proiektua; bestetik, Virginia Galán eta Miguel Eeken ‘Musika Peripherika: The New Crossroads of Music & Film in the 21st Century’ proiektua.
Creative Innovation Lab deialdiari buruzko informazio osatua jaso nahi izanez gero, ondorengo esteka kontsultatzea gomendatu du Europa Creativak, eta hemen berrikusi daiteke Europako Batzordeko Kulturaren eta Hezkuntzaren Agentzia Exekutiboak apirilean eskaini zuen informazio-saioaren bideoa, ingelesez.