Donostia Zinemaldiko boluntario edota lan poltsako partaide izan nahi duzu? Lan esperientzia berezi honetan murgildu nahi duzu? Zabalik da izena emateko epea.

Donostiako Zinemaldiko 70. edizioa irailaren 16tik 24ra egingo dute, eta oraindik proiektatuko dituzten lanak eta gurera hurbilduko diren izar handien berri eman ez duten arren, beste hainbat alderdi martxan jarri dituzte:  XVIII. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio ForoaWIP LATAM eta WIP EUROPA topaketak; NEST sailaren deialdia; StartUp Challenge lehiaketaren izen-ematea; atzera begirakoaren iragarpena, izena emateko aukerak, eta nola ez, sail bakoitzeko kartelen eta irudi orokorraren aukeraketa.

Horiez gain, gaur bertan, ekainaren 21ean, zabaldu dituzte boluntario moduan lan egiteko eta lan poltsan parte hartzeko deialdiak:

  • 18 urte badituzu, ikaslea bazara eta Zinemaldiko arlo desberdinetan laguntza eman nahi baduzu praktikak egiteko hautaketa-prozesuan parte har dezakezu.
  • 18 urte badituzu Zinemaldiaren lan-poltsako partaide izan zaitezke.

Esperientzia bizi nahi dutenek, inprimakia bete eta curriculuma bidali besterik ez dute egin behar. Balorazio irizpideak lanpostuari lotutako formakuntza eta antzeko postuetan esperientzia izango dira.

Xehetasun gehiago, hemen.