Ander Makazagak, Lur Olaizolak eta Eneko Olasagastik osatutako epaimahaiak, Érase una vez en Euskadi  filmari egindako kritika saritu du VIII. Kritika Lehiaketan. Txomin Lasa Manterola kideari erreleboa hartuta, Iker Zabala Goikolea bilbotarra izango da, uztailetik aurrera, ZINEA atariko kritikari berria. 

Espero baino azkarrago igaro da urtea, eta hamabi hilabetez, astero astero, gurekin kolaboratzen aritu ostean, ekainaren 29an idatziko du  bere azken kritika Txomin Lasak. Lan bikaina egin du, begirada zorrotz, euskal filmak zein atzerrikoak eta genero guztietako proposamenak gurera ekarrita. Ederra izan da bidea, eta eskertuta gaude, primerako lankidea izan delako. Gora zu, Txomin!

Baina urtebeteko konpromisoa amaitzear da, eta uztailaren 6tik astetik aurrera IKER ZABALA GOIKOLEA izango da atariko kritikari berria. Manu Gomezen Érase una vez en Euskadi (2021) filmaren kritikarekin hartu du parte VIII. Kritika Lehiaketan, eta epaimahaikideek testuaren kalitatea eta argitasuna azpimarratu nahi izan ditu.

Honenbestez, eskerrak ematea besterik ez dugu: lehiaketan parte hartu duzuen guztiei, eta baita asteazkenero zinema aretotik helduko zaizkigun berriak jarraitzen egongo zareten irakurle mordoari ere.

Martxan da zortzigarren denboraldia!