Lightyear (Angus McLane)

Animazioa | Komedia | Fantasia | Spin-off

Buzz Lightyear jostailua inspiratu zuen heroiaren jatorriaren istorioa, zeinak espazio zaindari ospetsua ezagutzera emango digun.

Pixar animazioaren ekoiztetxe erraldoiaren itzulera.

.

.

The Unbearable Weight of Massive Talent (Tom Gormican)

Ekintza | Komedia beltza

Nicolas Cagek bere burua antzezten du akziozko komedia zoro honetan. Xoxarik gabeko aktore baten azalean jarriko da, zeinak milioi bat dolarreko diru eskaintza bat onartuko duen superfan aberats xelebre baten (Pedro Pascal) urtebetetze festara joatearen truke.

.

.

Nosotros no nos mataremos con pistolas (Maria Ripoll)

Drama | Adiskidetasuna

Herria bere jai nagusia ospatzeko prestatzen ari den bitartean, Blancak bere bizitzan egingo duen lehen paella ezin hobeto geratu dadin trebatzen ari da. Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ondoren,  herriko jaien aitzakipean bilduko ditu betiko lagunak. Hogeita hamar urtetik gora dituzte denek eta gaztetasunak eskuartetik ihes egiten diela sentitzen dute.

2022ko Malagako Jaialdiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuen Maria Ripoll zuzendariak filma.

.

.

La brigade (Louis-Julien Petit)

Komedia | Sukaldaritza

Cathy 40 urteko sukaldari zorrotza da. Bere gourmet jatetxea irekitzeko ametsa betetzear dagoenean, aldrebeskeria batek plana hankazgora jartzea eragingo du.

.

.

On est fait pour s’entendre (Pascal Elbé)

Komedia | Maitasuna | Desgaitasuna

Antoine, berrogeita hamar urteko historia irakaslea, entzumena galtzen ari dela ohartuko da. Claire auzokide berriari jasangaitza egingo zaio gizonarengandik gertu bizi beharra, haren musika zaratatsuarekin eta etengabe entzuten den iratzargailuarekin. Eta, hala ere, Claire eta Antoine uste baino gertuago daude.

.

.

Tenéis que venir a verla (Jonas Trueba)

Drama | Komedia | Laguntasuna

Bi lagun berriz elkartuko dira. Musika entzun, hitz egin, irakurri, jan, paseatu, ping-pongean jolastu… Film baterako gutxi irudi dezake, baina horregatik joan behar duzue ikustera.

.

.

Piedra noche (Ivan Fund)

Drama | Fantasia | Familia | Monstruoak

Kostaldera bidaiatuko du Sina protagonistak, Greta lagunari uda-etxeko salmentarekin laguntzeko. Dena paketatu eta giltza emateko prestatzen ari diren bitartean, Brunok, Gretaren senarrak, identifikatu gabeko izaki arraro baten begiztatzearen berri emango du, aspaldian herrian zabaldu diren zurrumurruak baieztatuz.