Jurassic World: Dominion

Nublar uhartea suntsitu eta lau urtera, dinosauroak gizakiekin batera bizi eta ehizatzen dira mundu osoan. Oreka hauskor horrek etorkizuna birmoldatuko du, gizaki eta pizti arriskutsuen artean harrapari nagusia izateko lehia bizia izango baita.

.

.

La voluntaria

Jubilatu bizitzaz eta, ustez, zaharregiak diren lagunekin alderatzeaz nekatuta, Marisak (Carmen Machi) errefuxiatu gune greziar batera bidaiatzea erabakiko du, non, antza, bere gisako jendea behar duten. Hara iristean, imajina ez zezakeen errealitate bat aurkituko du, maitasunaren eta baliagarri sentitu beharraren arteko mugak aztertzera eramango duena.

.

.

The Electrical Life of Louis Wain

Louis Wain artista, asmatzaile eta enpresariaren benetako istorioa kontatzen du: bere bost ahizpak eta bere ama zaintzeko ahalegin guztiak egin zituen semearena. Bi gertakarik aldatu zuten bere bizitza: Emily ezagutu izanak eta Peter katutxo galduaren adopzioak.

Hain zuzen ere, azken honek eman zion mundu osoan ospetsu egin zuten katuen irudi apartak margotzeko inspirazioa.

.

.

The Deer King (El rey ciervo)

Bere lurrak inperio boteretsu baten aurka defendatu ondoren, Van soldadua esklabotzat hartu eta gatz-meategietara bidaliko dute. Gau batean, txakur arrotz talde batek meategia erasotzen du eta gaixotasun misteriotsu bat zabaltzen hasten da. Bere ihesean, Yuna izeneko neskato bat aurkitzen du, eta izurritetik bizirik atera diren bakarrak direnez, elkarrekin bidaia bat hasiko dute aita-alaba gisara jokatuaz, baina odol-loturarik gabe.

.

.

Les jeunes amants

Elkar ezagutu eta hamabost urtera, Shauna eta Pierre berriro elkartuko dira. Emakumea jada erretiratutako arkitektoa da. Gizona, aldiz, sendagile zoriontsua da. Elkarrengandik kontrajarriak, baina lehen egun hartan bezala hipnotizatuta, berriro konektatuko dute eta abentura bat hasi. Atzetik, ordea, adin diferentziaren mamua izango dute zelatan: Shaunak 71 urte baititu eta Pierrek 45. Alarguna, ama eta amona, azken finean emakume betea dela berretsi behar du andreak.

.

.

Ninjababy

23 besterik ez dituenean, errotik aldatuko zaio bizitza Rakel protagonistari: haurdun dagoela jakingo du, beranduegi beharbada.

Ilustratzaile lanetan jarduten du eta asko gustatzen zaio esku artera heltzen zaizkion proietuetan parte-hartzea, baina haur bat haztea? Rakelek espero baino lehenago egin behar dio aurre galdera horri: jakingo duenerako sei hilabetekoz dago, eta, beraz, ez dago abortatzeko aukerarik. Garagardoa, drogak eta atxikimendurik gabeko sexua maite ditu, eta ez du ama izateko inolako interesik. Erabakirik hartu baino lehen, bere «ninjababy» marrazten hasiko da, eta ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

.

.

Tenor

Lanaldi partzialean sushi banatzaile lanetan ari den bitartean, Antoine Parisko aldirietako rapero-hautagai gazteak Loiseau andrea ezagutuko du, Parisko Operako irakasle bikaina. Gaztearen talentuarekin txundituta, operaren munduan sartzea proposatu eta bere ikasle izatea eskainiko dio.

Ulertuko ez dutenaren beldur, Antoinek hautu berri hori ezkutatuko die bere lagun eta senideei.

.

.

Finlandia

Marta diseinatzailea da eta Oaxacara helmuga duen bidaia abiatuko du dokumentatzeko. Errealitatea eta bere buruaz duen ikuspegia balioesteko modua aldatu egingo da muxa izena hartzen duen kolektiboarekin bizitzen hasten denean; izan ere, generoaren aitorpenerako borroka sutsu batean bizi dira, aldi berean, bere grinak, traumak eta sentimendu ezkutuak gainditzen dituzten bitartean. Ezusteko lurrikara batek komunitatearen emozio guztiak astinduko ditu.