Ekaina hastearekin batera, film laburren ziklo berezia egingo dute, hilaren 15era bitartean, Getxon. Asteazkenero, Bizkaiko jaialdi nagusienetan lehiatu diren lanen erakusketa egingo dute Arrigunaga aretoan (Muxikebarri), 19:30ean.

Humor en corto-zinea

Klip elkarteak antolatuta, Umorea Labur, Caostica eta Euskal Zine Bilera festibaletan hautatutako lanak eskaini, eta sortzaileekin zein sektoreko profesionalekin solasteko aukera egongo da. Besteak beste, Tucker Dávila, Koldo Almandoz, Rene Nuijens, Izibeñe Oñederra, Isabel de Ocampo edota Ane Muñoz hurbilduko dira.

Ekainaren 8an Umorea Labur – Arrigorriagako Film Laburren Jaialdiko lan onenak erakutsiko dituzte. 20 urte bete zituen iaz ekitaldiak, eta bi hamarkada hauetan nabarmendu diren lanak pantailaratuko dituzte:

  • L’Equip Petit (Roger Gómez, 2011) – 11’
  • Basurdea (Ane Muñoz Mitxelena, 2001) – 15’
  • Los 4 McNifikos (Tucker Dávila Wood, 2010) – 6’
  • El Tratamiento (Álvaro Carmona, 2019) – 9’
  • Espermatozoides (Isabel De OCampo, 2005) – 9’
  • Zarautzen Erosi Zuen (Aitor Arregi, 2014) – 16’

Saioa 19:30ean hasiko da, eta emanaldien ostean, Umorea Labur jaialdiko kide den Aitor Arenasek gidatutako solasaldian parte hartuko dute Aitor Barañanok, Esther Caberok, Sonia Palaciosek eta Kepa Sojok. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan.

Hurrengo hitzorduak hilaren 15ean (Euskal Zine Bilerako lanak ikusgai) izango da, Muxikebarrin bertan.