2023ko urtarrilaren 20tik 28ra bitartean, ohi baino egun bat luzeago, egingo dute Miarritzen ospatu ohi den FIPADOC jaialdia. Urriaren 14an bukatuko da lanak aurkezteko epea.

FIPADOC 2023-zinea

Ikus-entzunezko edukiei lotuta Miarritzen egiten zuten FIPA jaialdiak norabide berri bat hartu zuen 2018an, eta dokumentalen generora mugatu zuen bere lan eremua FIPADOC izendapena eskuratuta. Azken bi urteotan, COVID19aren pandemiak eraginda data eta formatu aldaketak jasan ditu, izan ere, iaz, urtarrilaren 18tik 24ra egitekoak ziren  pandemiari aurre egiteko hartutako osasun-neurri bereziak tarteko, ekimena ekainera atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek, nahiz eta industriako profesionalei zuzendutako saioak egiterik izan zuten. Aurten, aldiz, ohiko datetan ospatu dute, eta aurrez aurreko jarduerak osatu ahal izan badituzte ere, zuhurtziaz gauzatu da, segurtasun-protokoloak betez.

Bosgarren edizioa izango du aurten hitzorduak, eta berrikuntza gisa, aurreko urteetan baino egun bat gehiago iraungo du.  2023ko urtarrilaren 20tik 28ra bitartean egingo dute, eta dagoeneko lanak aurkezteko deialdia zabalik da, urriaren 14ra arte.

Zinemagile, ekoizle, merkatu agente eta zinema eskoletako ikasleek beren proiektuak aurkez ditzakete ekainaren 1az geroztik, eta hiru atal bereizi dituzte. Batetik, film luzeak eta 20 minutu baino gutxiago irauten dituzten film laburrak galdegin dituzte. Bestetik, gehienez 60 minutuko lanak ere eskatu dizkiete zinema eskoletako ikasleei, Young Talent sailean parte har dezaten. Hiruagrrenik, SMART atalean telesailak jasoko dituzte.

Gainera, aurreratu dute 2023ko edizioko atzera begirako berezia Estonia, Letonia, Lituania eta Finlandiako zinemagintzari eskainiko diotela.