Live is Life. La gran aventura (Dani de la Torre)

1985eko uda. Urtero bezala, Rodrik Katalunia utzi eta bere gurasoen Galiziako herrian igaroko du oporraldia. Datorrena, ordea,  udara desberdina izango da protagonistaren lagunentzat. Lehenengoz, mundu errealeko arazoak, “helduen kontu horiek”, beren bizitzetan agertzen hasko dira, taldearen batasuna mehatxatuz.

Albert Espinosa zinemagile eta eleberri idazle arrakastasuarena da gidoia.

.

.

Everything Everywhere All at Once (Dan Kwan, Daniel Scheinert)

Haustura interdimentsional batek errealitatea aldatzen dionean, bizilekua AEBn baina jatorri txinatarra duen Evelyn (Michelle Yeoh) protagonista abentura basati batean murgilduko da, berak bakarrik salba baitezake mundua.

Aktoreen artean, Michelle Yeoh protagonistaz gainera, Jamie Lee Curtis, Jonathan Ke Quan, James Hong edota Anthony Molinari.

.

.

Sin ti no puedo (Chus Gutierrez) 

David enpresari arrakastatsua da eta bizitza erosoa  darama gimnasioko Alex mutil-lagunarekin. Alexen betiko ametsa izan da aita izatea, eta sarritan pentsatzen du zer bide jarraitu hori lortzeko… Adopzioa? Alokairuzko sabela? Baina Davidek ez du gaiaren inguruan ezer jakin nahi.

Elena Irureta zumaiarra ageri da aktore taldean. Harekin batera: Mauricio Ochmann, Maite Perroni, Alfonso Bassave, Pedro Casablanc, Rubén Ochandiano…

.

.

Tromperie (Arnaud Desplechin)

Philip Roth estatubatuarraren izen bereko eleberriaren pantaila handirako egokitzapena.

1987 garaiko Londres hirian girotutako lana. Erbesteratutako idazle amerikar bat, bere maitalea, eta haien arteko sexu, eztabaida, elkarrizketa eta hausnarketak.

2021eko Cannesko Zinema Jaialdian izan zuen nazioarteko premiere emanaldia.

.

.

Le Pardon (Maryam Moghadam, Behtash Sanaeeha) 

Senarra exekutatuko diotenean, alaba elbarria zaintzeko estutasun ugari izango ditu protagonistak. Arazoak dituen arren, bere ezkontide ohiaren familiak senarra zenaren anaiarekin ezkontzeko aginduko dio.

.

.

Las gentiles (Santi Amodeo) 

Anak Instagramen eta beste sare sozial batzuetan iraultzen du bere bizitza, eta argazkiak, bideoak eta animazio txikiak eskegitzen ditu, testu garratzekin (eta argiekin) lagunduta. Ana une bitxia pasatzen ari da. Bere adinari dagozkion familia-gatazken eta identitate-arazoen artean, bada bere inguruan hazten ari den joera bat… suizidioa.

.

.

Marmaduke (Mark A.Z. Dippé, Matt Philip Whelan, Youngki Lee, Phil Nibbelink)

Handiegia zein suminkorra den, eta bihurrikerietarako joera duen Daniar Handi arrazako txakur bat izango du protagonista, zeinak familiarekiko maitasun eta erantzukizun zentzu sakona duen.

.

.

Hustle (Jeremiah Zagar)

Ordu txikietan dagoen saskibaloi talentu-bilatzaile batek, atzerrian dagoela, talentu handiko baina iragan zaileko jokalari bat aurkituko du. Bere taldearen onespenik gabe, kirolaria harekin eramatea erabakiko du, biak ala biak NBAn aritzeko maila dutela erakusteko azken aukera bat lortzen saiatuaz.

Adam Sandler ezaguna jarriko da protagonistaren larrutan, eta harekin batera izango dira: Queen Latifah, Ben Foster, Robert Duvall, Lyon Beckwith edo Maria Botto bezalako izenak.