Bihar, ekainak 1, abiatuko dute Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 12. edizioa, Zarautzen, eta hilaren 15era bitartean egingo dituzte emanaldiak, Modelo aretoan. Ohi bezala, sarrera doan da.

CIMASUB 2022 - ZARAUTZ - zinea

Pasioa, borondatea, talentua eta itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu ohi ditu 2021ean 45 ekitaldi bete dituen CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Festibalak. Lehiaketa egunak bukatuta, herriz herri ari dira zirkuitu ibiltaria antolatzen. “Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean” lelopean, Donostian ospatzen den lehiaketan parte hartu duten 27 film labur eta 3 dokumental pantailaratuko dituzte Zarautzen, hamabigarrenez. Saioak hilaren 1ean, 8an eta 15ean egingo dituzte, 19:00etan, Modelo aretoan.

Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen duten mezuarengatik. Pantaila handian oso gutxitan ikus daitezkeen leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskainiko ditu CIMASUB zikloak.

Itsaspeko Txikizikloak emango dio hasiera bihar 9:30ean (eta gero 10:45ean) hitzorduari, eta datozen egunetan, beste hainbat jarduerek osatuko dute egitaraua. Argazki erakusketa berezi batek girotuko du herria: 24 lanek osatuta, munduko itsaspeko hondoetan zehar bidaia egiteko aukera egongo da Merkatuan, gaurtik ekainaren 15era arte,  igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta asteazkenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago, CIMASUB Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren webgunean.