XXIII. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdira lanak bidatzeko epea zabaldik da. Uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira 20 minutura arteko fikziozko eta animaziozko lanak.
Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak antolatuta, azaroaren 7tik 13ra bitartean, film laburren lehiaketa egingo dute herrian. Dagoeneko, parte hartu nahi duten sortzaileek beren proiektuak aurkez ditzakete, uztailaren 15a baino lehen betiere.
Gehienez, 20 minutuko iraupena duten lanak onartuko dituzte, eta euskaraz, gaztelaniaz edota bi hizkuntza horietako batean azpititulatua egon behar dira. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrea sortutakoak soilik onartuko dituzte, eta online ahalbidetu duten eskabide fitxarekin batera, sinopsi txiki bat (bi lerro), fotograma bat edo lanaren fitxa teknikoa ere bidali beharko dituzte izena eman nahi dutenek.
Film laburra eskabidean bertan atxikitzeko aukera dago (.mp4 formatuan), bestela, Vimeo plataformara igo beharko da, era pribatuan. Sortzaileek nahi beste lan aurkez ditzakete, baina bakoitzeko eskaera bat egin beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek.
Lehiaketarako bereziki izendatutako epaimahaiak izango du Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdian lehiatuko diren lanak hautatzeko ardura, eta horiek azaroaren 7tik aurrera erakutsiko dituzte herriko Coliseo Antzokian, astelehenetik ostiralera, 20:00etan. Azaroaren 12ko itxiera ekitaldian ezagutaraziko dituzte 23. edizioko garaileak, eta honako sari hauek banatuko dituzte:
- Javier Aguirresarobe – Lehenengo saria (fikzioa): 700 euro
- Javier Aguirresarobe – Bigarren saria (fikzioa): 500 euro
- Euskarazko film labur onena: 700 euro
- Animaziozko film labur onena: 700 euro
- Eibarko film labur onena: 200 euro
Irakurri oinarriak, hemen.