Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, Egia. Aitortza. Erreparazioa emanaldi eta solasaldi zikloa egingo dute gaur Gasteizen. Amaia Udal Zentroan, Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak zuzendutako ANTI (2019) film laburra proiektatuko dute 19:00etan, eta ostean, Bizipenen bilduma bideoa pantailaratuko dute.

EHE_Gasteizen-maiatzak 26-zinea1921 urteko neguan kokatutako kontakizuna da ANTI. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondoren, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuliko dira. Bestalde, maistra berria helduko da Paristik Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak, aldiz, frantsesa baino ez du hitz giten.

Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeen elkarlanaren fruitu da filma, Adabakik ekoitzitako Ama (Martinez, 2018) film laburraren segida zinematografikoa. Bada, Bilboko ZINEBIn eta Troyes hiri frantseseko Court en Scène jaialdian proiektatu zuten 2020an, eta Europako film labur onenaren saria eskuratu zuen azken horretan.

Martinezen lana eman eta gero, Bizipenen bilduma izeneko bideoa pantailaratuko du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Gasteizko Amaia Udal Zentroan (Benito Perez Galdos Plaza). Euskharan elkartearen egoitza da, eta hirian euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea du helburu.

Egia. Justizia. Erreparazioa izenpeko saioa 19:00etan hasiko da, eta ikus-entzunezkoak ikusi ostean, solasaldirako tartea irekiko dute antolatzaileek.