Euskal Herri osoko 95 spot aurkeztu dira 2022ko ediziora, iaz baino 8 lan gehiago. Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 2an egingo dute, Aretxabaletan, eta 3.000 euro baino gehiago banatuko dituzte.

Spot lehiaketa 2022-95 lan-zinea

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren babespean, gazteak kooperatibismora gerturatzea eta kooperatibismoa balioan jartzea izan du Euspot Lehiaketak aurten erronka. Izan ereZergatik lan egin kooperatiba batean? lelopean, Euskadiko Kooperatiben erakunde nagusiak kooperatibismoa eta eredu kooperatiboaren balioak gazteengan hedatzeko saiakera egin nahi du.

Aretxabaletako Udalaren, Arteman Komunikazioaren, Mondragon Unibertsitatearen, Arizmendi Ikastolaren eta Bai Euskarari elkartearen arten antolatutako ekimena da, eta 95 lan jaso dituzte hamaikagarren edizioko deialdian, iaz baino 8 gehiago.  Aurkeztutakoen artean, 29 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 66, aldiz, 18 urtetik beherakoek eginak. Urruña, Arrigorriaga, Durango, Donostia, Gasteiz, Getxo, Legazpi, Bermeo, Sopela, Arrasate, Beasain, Oñati, Errenteria, Aretxabaleta, Bergara, Azkoitia, Ataun, Idiazabal, Eskoriatza, Aramaio, Leintz Gatzaga… Euskal Herri osotik egin dute bat deialdiarekin, eta guztiak, ekainaren 2an Aretxabaletan egingo dute sari-banaketa ekitaldira begira daude dagoeneko.

Guztira, 3.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan. Spot onenak 1.000 euro jasoko ditu, ikus-entzuleen bozka bidez erabakitako lanak, aldiz, 500 euro (maiatzaren 27ra arte dago botoa emateko aukera). Gazteen sariaren hartzaileari (14-18 urte bitarteko sortzaileak) 500 euro emango dizkiote, eta Arizmendiko ikasleen spotik onena ere sarituko du epaimahaiak, 250 euroko dirusaria oaprituz.

Spot guztiak ikusgai dituzue, hemen.