Espainiar estatuko ikus-entzunezko ekoizpenari buruz hausnartzeko asmoz antolatutako Lo Que Viene zinema eta telesailen topaketak ekainaren 1etik 3ra bitartean egingo dituzte, Tuteran.

Lo que viene-2022-zinea

Espainiako Informatzaile zinematografikoen Elkarteak bosgarren urtez antolatu du Lo Que Viene topaketa, Nafarroako Erriberan. Ohi bezala, etorkizun hurbileko espainiar ikus-entzunezko sektorea aztertuko dute klase magistral, mahai-inguru eta aurkezpenez osatuko egitarauan, eta zuzenean zein streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Hiru film luzeren eta bi telesailen aurrestreinaldik osatuko dute Premieres saila, eta Errege Bardeen Komunitateko Lorategian, Cascanteko Avenida Kultur Etxean eta María Villar Díaz de Corella zineman pantailaratuko dituzte.

Malena Alterio, Antonio Pagudo, Eva Ugarte, Juan Grandinetti eta Sofía Oria aktore dituen Mamá no enRedes (Daniela Fejerman) filma eta Jonás Trueba zinemagilearen lan berriena, Tenéis que venir a verla lanak izango dira lehenengoz ikusgai egongo direnak, eta horiez gain, Luc Knowles zuzendariaren lehen obra den Libelulas ere eskainiko dute.

Telesailei dagokienez, Patricia López Arnasiz gasteiztarrak Intimidad aurkeztuko du Tuteran. Itziar Ituño, Veronica Echegui, Ana Wagener eta Emma Suarezekin batera parte hartu du Netflix plataformarentzat Veronica Fernandezek eta Laura Sarmientok sortutako lanean. HBOn ikusgai egongo den Como mandarlo todo a la mierda ere erakutsiko dute Jaime Olías eta Pablo Sanhermelando sortzaileek.

Bestalde, Félix Viscarret zinemagile iruñarra eskuartean duen No mires a los ojos proiektuaz ariko da solasean, eta DAMA jardunaldien baitan, hainbat gonbidatuk hartuko dute hitza:  Ángeles González-Sindek, Oriol Paulok, Darío Madronak, Carlota Peredak eta Diego Sotok.

Informazio gehiago, hemen.