Pandemiaren enbatari eutsita, 40 urteko jarduna ospatuko du Iruñeko Golem aretoak 2022an. Hirigune barruan bizirik dirauen zinema bakarra da egun.
1982. urtea, hiria gaur egun ezagutzen dugunetik oso desberdin zenean sortu zituzten Iruñeko Golem aretoak, lagun kuadrilla baten ekitetik: Zazpi urte igaroak ziren Frankoren heriotzatik eta, hark utzitako itzala handia bazen ere, Iruñea bezalako hiriburu batek diktaduraren ilunetik ateratzeko garaia zuela pentsatu zuten. Horretarako beren afizio kuttunari heldu eta ofizio bilakatzeko hautua egin zuten.
Lehen aldiz eraman zuten hiri buruzagira dolby stereo sistema, baina programazio alternatiboa eta berezia eskaini izanak ezaugarritu du beti haien jarduna, bide ofizialetik Iruñea bezalako hiri txiki batera nekez helduko ziren izenburuak. Izan ere, badira pantaila handian baino ez ikusi daitezken filmak.
Urteen igarotzearekin, eta arrakastaren aparretik edanaz, bigarren areto bat zabaldu zuten Yamaguchi parkearen inguruan. Pandemiaren iritsierak, baina, ataka larrian jarri ipini zituen kudeatzaileak. Izan ere, kontentziorako neurriak bereziki zorrotzak izan ziren exibizioaren sektorerako: musukoaren erabilera, jaki eta edarien salmentarako debekua…
Fase berri batean murgildurik, eta birusaren kalteak atzeran utzi nahian, beste 40 urtez jarduteko indarra badutela adierazi dute.
Izan bedi horrela! ZORIONAK!