Euskal Herriko Zinema Eskolak (ECPV – EHZE) lankidetza akordioa sinatu berri du FILMIN streaming plataformarekin, eta aurrerantzean, eskolako ikasleek bertan formakuntza praktikak egiteko bekak jaso ahalko dituzte. Hala, Video On Demand (VOD) zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeko aukera emango die hitzarmenak.

filmin-ecpv-zinea

Formakuntza profesionalaren eta zinema industriaren arteko haria estutzeko asmoz, ECPV – EHZEk aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari da azken urteotan. Espainiar lurraldeko zinema-eskolen artean erreferentzialtasuna lortzea helburu, iaz Peris Costumes nazioarteko enpresarekin elkarlana sustatu eta Jantziteria Diseinuaren Masterreko ikasleei bertan praktikak egitea ahalbidetu zitzaien. Aurten, beka berri bat martxan jarriko dutela iragarri dute, FILMIN, gorabidean dagoen plataforma, bidelagun.

Video On Demand (VOD) zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeko aukera emango du lankidetza akordio berriak. David Pedrosa Morales ECPV – EGZEko zuzendariak azaldu du zinema industria une erabakigarrian dagoelarik, urrats berri bat dela eskolak emandakoa: “Plataformak une honetako puntu giltzarrietako bat dira eta beharrezkoa dela uste dugu. Plataforma horien barne-funtzionamendua ikusteko aukera izateak profesional gisa hobetzen lagunduko die gure ikasleei”.

Informazio gehiago, hemen.