Kalefest kaleko arteen jaialdiaren baitan hamar film pantailaratuko ditu Getxoko Udalak herriko hainbat auzotan. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira, doan.

kalefest-zinea

Joan den urteko aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuna emanez, euskarazko kultura aire zabalera aterako du Getxoko Udalak maiatzaren 28tik urria 15era bitartean. Kaleko arteen jaialdiak mota anitzeko ia hogeita hamar ikuskizun eta ekintza hurbilduko dizkie herritarrei, doan, eta herriko auzo guztietan banatutako 10 kokaleku hartuko ditu. Dantza, antzerkia, zirkua, diziplina anitzeko lanak eskainiko dituzte, baita zinema emanaldiak ere.

Batez ere gazteei zuzenduta badago ere, Kalefest kaleko arteen jaialdiak familiartean gozatzeko aukera emango du bost hilabetez. Zinemari dagokionez, Kalefest kaleko arteen jaialdian 10 euskal (eta euskarara ekarritako) film plazaratuko dituzte:

  • Ekainaren 10ean, Campa del Loron, 22:30ean: Errementari (Paul Urkijo, 2017)
  • Ekainaren 11n, Campa del Loron, 20:00etan: Horman erlojua duen etxea (Eli Roth, 2018)
  • Uztailaren 8an, Bosgarrena kale ondoko landan, 22:30ean: Erlauntza (Mireia gabilondo, 2020)
  • Uztailaren 9an, bosgarrena kale ondoko landan, 20:00etan: Charlie eta txokolate fabrika (Tim Burton, 2005)
  • Uztailaren 15ean, Portu Zaharrean, 22:30ean: Akelarre (Pablo Agüero, 2020)
  • Uztailaren 16an, Portu Zaharrean, 20:00etan: Little4 Miss Sunshine (Valerie faris eta Jonathan Dayton, 2006)
  • Irailaren 16an, Evaristo Churruca moilan, 22:00etan: Nora (Lara Izagirre, 2020)
  • Irailaren 17an, Evaristo Churruca moilan, 20:00etan: Dragoiaren gidaria (Tomer Eshed, 2020)
  • Irailaren 30ean, Campa del Loron, 22:00etan: Oreina (Koldo Almandoz, 2018)
  • Urriaren 1ean, Campa del loron, 20:00etan: Bihurri, jauretxetik kale gorrira (Kevin Johnson, 2020)

Informazio gehiago, hemen.